2021(e)ko apirilaren 20(a), asteartea

Zure umea ikastolaz aldantzean bere izaera baldintzatzen ari zara.

 

Kasu askotan, ikastolaz aldatzeak pertsonaren nortasunean eragina dauka.

Pertsona batek hazten ari dan heinean bere nortasuna pixkanaka-pixkanaka

sortzen doa. Beraz, aldaketa erradikal bat jasatzea bere izaeran aldaketak

eragiten dauz. Guk aztertu dogun aldaketa ikastolaz aldatzea izan da. Ikerketatik

ateratako emaitza izan da gazteetan ikastolaz aldatzeak barnerakoiagoa izatea

egiten dauala pertsona. Gainera, izaeran, ikastolaz aldatzeaz aparte, beste

faktore batzuk eragina izan ahal dabe, hala nola: gurasoak banatzea, tratu txarrak

jasotzea edo ikustea... Horregaitik, garrantzitsua da gurasoek kontuan izatea

faktore guzti honek.

Gu, Beñat Rodriguez, Gaizka Acedo eta Uxue Zubiete, Begoñazpi Ikastolako

batxiller 2. mailako ikasleak gara. Psikologiako klasean egindako proiektu bati

esker emaitzak honeek atara doguz. Honeek ataratzeko inkesta bat egin dogu

Begoñazpi Ikastolako DBH2. mailako ikasleei. Gure hasierako plana lehen

hezkuntzako 6.mailako ikasleei inkesta egitea zan, baina Covid protokoloa dala

eta, ezinezkoa izan da holan egitea. Inkesta honetan test moduko galderak

propozatu genituen, hainbat galderen artean hauek egozan: “zelan deskribatuko

zenuke zure burua” “ lagunak egitea kostatzen zaizu”...



Inkesta honen helburua gure hipotesia betetzen zan baieztatze zan. Gure

hipotasia hurrengo izanik: Gazteak garenean bizitzan aldaketa radikal bat

jasatzeak, kasu honetan ikastolaz aldatzea, pertsonalitatean eragina du.

Espero genituen emaitzak ziren kontrol taldearen (ikastolatik aldatu ez diren

pertsonak) perstonalitatea ikastolatik aldatu diren pertsonena konpatutako

barnerakoiagoa izango zela. Gure parametroetan barnerakoia izatea beste

pertsoneikiko komunikazioa aurrera eramateko sailtasun gehiago izatea da.

Esperimentua egiterakoan, batzuetan emaitzak ez dira ataratzen espero dan

moduan. Gure kasuan hau gertatu da, hasieran pentsatzen genduan ikastolaz

aldatzen ziranak kanporakoiak izango zirala, baina inkestaren emaitzak aztertu

ondoren kontrakoa gertatzen dala ikusi dogu. Hemen daukagu inkestaren

emaitzan oinarritutako grafikoak:


Umeek 2 urtetik 4 urtetara euren izaera garatzen hasten dira. Izan ere,

haurtzaroan eta gaztaroan bizi ahal dabezan egoera desberdinek nortasun hau

baldintzatzen dau. Frogatuta dago bizipen oso gogorrak jasotzean heldutasunean

psikopatiak garatzeko joera handiagoa dabela. Adibidez, ume bat bortzatua

izaten bada txikitan (10 urte inguruan), nagusitzean depresioa, nortasun

trastornoak edo antzietate izateko aukera handiak dauka.



3 iruzkin:

  1. Oso interesgarria iruditu zait gaia, umeen lekuan ipintzeko eta euren sentimenduak ulertzeko. Honekin, gurasoen pentsamendua alda daiteke. Etorkizun batean, seme alabak izaterako orduan, kontuan hartuko dut artikulu hau irakurri ostean, umeak ikastolatik aldatzerako orduan. Super ondo dago idatzita!

    ErantzunEzabatu
  2. Oso interesgarria iruditu zait gaia, umeen lekuan ipintzeko eta euren sentimenduak ulertzeko. Honekin, gurasoen pentsamendua alda daiteke. Etorkizun batean, seme alabak izaterako orduan, kontuan hartuko dut artikulu hau irakurri ostean, umeak ikastolatik aldatzerako orduan. Super ondo dago idatzita!

    ErantzunEzabatu
  3. Oso interesgarria iruditu zait gaia, umeen lekuan ipintzeko eta euren sentimenduak ulertzeko. Honekin, gurasoen pentsamendua alda daiteke. Etorkizun batean, seme alabak izaterako orduan, kontuan hartuko dut artikulu hau irakurri ostean, umeak ikastolatik aldatzerako orduan. Super ondo dago idatzita!

    ErantzunEzabatu