2021(e)ko apirilaren 20(a), asteartea

ALKOHOLA, DROGA ISILDUA

 Ez duzue sinestuko! Astean behin alkohola edaten duten pertsonek, autoestima gutxien daukatenak dira. Ostera, behin baino gehiagotan edaten dutenek astero autoestimu oso altua daukate eta gutxiago edaten dutenak normala. Gainera, dakigunez, alkohola kontsumitzen duten 9 pertsonetatik 4 adingabeak dira. Hau nahiko harrigarria da hori ilegala delako eta oso normalizatua dagoelako gizartean. 

Egindako ikerketan hau da autoestimuaren ranking-a: 

1-Astean behin baino gehiagotan edaten dutenak 

2-Edaten ez dutenak 

3-Hilabetean behin baino gehiagotan 

4-Bakarrik egoera berezitan 

5-Astean behin 

Gaur egungo gizartean, alkoholaren kontsumoa asko normalizatu da eta pertsonak gazteago hasten dira edaten. Hau kezkagarria da eta horregatik honen erroa ulertu eta aztertu behar da. Maiz ikusten da lotura estua dagoela autoestimuaren mailaren eta alkoholismoaren 

artean; izan ere, alkohola kontsumitzen hastea, batzuetan, gutxiespen pertsonala da. Horregatik bi faktore hauen arteko erlazioa aztertzen saiatu gara inkesta ezberdinen bitartez. 

Alkohola nerbio-sistema zentralaren depresorea da. Kantitate txikitan estimulagarria eta lasaigarria da, eta jokabide soziala errazten du, poza, desinhibizioa eta beesteekiko harremanak sustatzen baititu. Kantitate handian, ostera, eragina dauka bai pentsamenduan, eta horren eraginez mintzamenean, bai ikusmenean eta bai mugimenduen koordinazioan. Bestalde, sentimendu edo sintoma negatiboak ezabatzen ditu: antsietatea, asperdura, tristura, min emozional edo fisikoa, eta loezina, adibidez.

Begi bistaz ikus daiteke, gehiengoak 18 urte dituztela eta gehiengoak adingabeak dira 3 izan ezik, eta aurrerago ikusiko dugunez gehiengoak gure lagunak dira, eta alkohola eta autoestimua adin hauetan bizitzako atal oso garrantzitsua da. Hain gazte edaten hasterakoan pertsona askok alkoholarekin arazoak euki dezakete, eta askotan normalean astero edatea ez da txartxat hartzen baina alkohola beste drogen bezalakoa da, adikzio handia ekarri ahal duen substantzia da eta jendea ez da horretaz konturatzen. 

%21,4k ez du alkohola kontsumitzen, baina bestelakoak alkohola edaten dute, hau erakusten du gure gizartearen arazoa alkoholaren kontsumoarekin.Gizartean ondo ikusita dago alkohola kontsumitzea hau, arazoak ekarri dezake pertsona askok bere arazoak ekiditzeko erabiltzen dutelako. 

Grafikoan ikusi dezakegu nola ikerketan parte hartu duten ia pertsona kopuru erdiak ere lagunen presioaren ondorioz edaten hasi zirela, gehienak adingabeak. Grafika honekin

antzeman dezakegu talde presioaren ondorioz, pertsona askok edaten hasi zirela eta gure hipotesia indartu egin da. 

Ondorioak: 

Ikerketa burutu eta gero, gure hipotesia bete da salbuespen batekin. Alkohol gehien edaten dutenak autoestimua ona daukate baina uste dugu hori alkoholismoaren eragin bat dela. Gainera, era kolateral batean ikusi dugu adingabe askok edan egiten dutela. Gure aburuz, alkoholaren kontsumoa gehiegi normalizatu dela eta ez zaigu arraroa egiten adingabeak alkohola kontsumitzen ikustea, hori harrigarria da. Gainera salbuespen gisa ikusten dugu inoiz edaten ez duen pertsona. Ikertu eta gero, ikusi dugu nola alkohola laguntzen duen sozializazio prozesuan eta inziurtasunak izkutatzen baititu. Ere, talde presioa eragina duela ikusi dugu. Autoestimuaren korelazioa ikusi dugu kontsumoarekin lehen aipatutako moduan. Orduan, alkohola autoestimuarekin lotura dauka baina askotan ukatzen dugu hori horrela dela. 

Ibai Aznar 

Alain Zuñiga 

Ugaitz Ruiz


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina