2021(e)ko apirilaren 20(a), asteartea

Gehienak estereotipoen kontra egon arren, estereotipoen bidez epaitzen jarraitzen dabe.

Bizi garen gizartean estereotipoz inguratuta gagoz. Estereotipoak kalean, lanean, telebistan ikusi daikeguz, hau da, edonon. Jende gehiena aurreikusiak izaten dabez pertsona bat ezagutzean. Proiektu honen xede nagusia, estereotipo hauek beti egiazkoak ez dirala erakustea da. Gainera, portaera gaitzuste honegaz, personak kaltetu ahal doguzala erakutzi nahi dogu ere. Jasotako emaitzekaz, gure hipotesia bete dala ikusi dogu. Hori frogatzeko jente konkretu batzuen argazkiak erakutsi doguz eta horrekin batera aukera desberdinak haien hobbia, lanbidea zein da asmatu eiten. Kasu bakoitzean esteriotipo mota desberdinak dagozala ikusi leikegu, gogoan izan behar dogu, beti ez dirala itxurazkoak izan behar, generozkoak eta beste hainbat be existitzen dira. Enkestan jarritako argazki eta aukera erlazinoagaz, jente desbardinak, bakarrik pertsonaren itxuraz baliotuz esteriotipo faltsu bat aukeratzea lortu dogu. Gainera jentea txarto erantzundako erantzunak, erantzun horrek jente gehinengaitik aukeratutakoak dirala ikusi leike. Hau egunero gure bizitzetan konturatu barik egiten doguna da, estereotipoak barne barnean doguz. 

Lehenik eta behin, gure formularioa 306 pertsona bete dute, haien artean %74,8 emakumeak eta %24,8 gizonak izan dira, horietako %68 1 eta 25 urte bitartekoak eta %32 25 urtetik gorakoak. 

Ikertutako pertsona gehienak batzutan edo askotan izaten dituzte aurreikusiak pertsonak ezagutzean, baina beste batzuk gutxitan edo ia inoiz izaten dituzte. 

Gutxi gorabehera emaitz erdien arabera, gizartean finkatuago dauden estereotipo mota itxurazkoak dira, arrazialak eta generozkoak hauek jarraituz. Itaun honetan beste opszio bat idazteko aukera eman genien, hau ez zen guk pentsatzen genuen bezala atera, jende asko tontakeriak idatzi zituelako eta beste batzuk aukera guztiak aukeratu zituen. Baina, gure intentzioa opszio zehatz bat aukeratzea zen.

%80 baino gehiagok pentsatzen dute izaten ditugun aurreiritziak pertsonei arazoak sorrarazi ahal dietela, baina hori jakin arren nahigabe izaten dituzte pentsamenduak hauek, bizi garen gizartean ikasitakoak direlako. Hala ere, pertsona batzuek diote haiek aurreiritziak ez dituztela eta beraz ez dituztela pertsonak kaltetzen.

Galdera honetan itxurazko eta generozko estereotipoetan jauzi dira. Boto-emaileen % 61,4k erizaina edo ballet-dantzaria zela ondorioztatu dute, argala, emakumea eta dotorea dela ikustean, hau da bere aspektuan eta generoan oinarritu dira erizaina eta ballet dantzaria dela ondorioztatuz. Kasu honetan atera duten ondorioa egiazkoa izan da, batzutan estereotipoak betetzen direlako eta horren ondorioz jendeak antzerako pertsonak ezagutzean haien aurreiritziak orokortzen dituzte eta estereotipoetan erortzen dira. 

Hurrengo itaunean ere generozko eta itxurazko estereotipoetan jauzi dira. Kasu honetan, boto-emaileen % 35,6k ingeniaritza mekanikoa ikasten ari dela bozkatu du. Normalean, "Ingeniaritza" hitza entzutean, genero maskulinora egokitzen dugu. Horregatik, gizona izateagatik, ingeniaritza mekanikoa bozkatu dute, baina erantzuna ez da zuzena izan. % 14.7k hizkuntza modernoen aldeko botoa eman dute, eta hori zen erantzun zuzena. 

Grafikoan ikusi dezakegunez ikertutakoak adineko estereotipoa jarraitu dute, alde batetik, pentsatzen lehenengo emakumea oso gaztea dela alaba bat izateko eta beste aldetik, hirugarren emakumea oso zaharra dela alaba bat izateko. Estereotipo hori jarraitzeagatik erantzunen erdia baino gehiago bigarren emakumea aukeratu dute neska horren ama bezala “adin egokienean dagoelako”. Baita, pertsona batzuk ile koloreagatik gidatu ahal izan dira.

Hurrengo itaunean berriz ere itxurazko eta generozko estereotipoak izan dituzte ikertutako pertsonek, argazkian ateratzen den mutila femeninoa delako eta horregatik femeninoagoak diren hobbieak aukeratu dituzte (margoztea eta balleta). Egoera honetan berriro egian egon dira, mutilaren hobbiea balleta delako. Hau da askotan estereotipoak egiazkoak direla, baina beti horrela ez direnez, saiatu behar gara hauek saihesten pertsonak ez kaltetzeko gure hitz eta aktuekin. 

Itaun honetan 2 emakumeen argazkiak ikusi ditzakegu, kasu honetan emaktzak oso pareak izan dira eta ezin dira ondorio oso zehatzak atera, baina baliteke pertsona batzuk 2 emakumea modelatzem dagoenez eta ile larrosa duenez idazlea ez dela pentsatzea eta bestea idazlea dela esatea.

Hurrengo estereotipoa itxurazkoa da barriz, kasu honetan kirolei lotutakoa. Gizon hau Gimnasia erritmikoa praktikatu arren gehienak txirrindularia dala esan dabe, agian kirol hau gizonak praktikatzea normalagoa dalako. gainera futbola izan da gehien aukeratutako bigarren kirola eta hau berriz ere gizonal praktikatzea normalagoa da gizartean, horregaitik agertu dira bi kirol hauek gehien aukeraturikoen artean. 

Jarraitzeko, mutiko hau bidaiatzea dau gustoko era horrela agertu da enkestan, inkestatuen erdiak esan daben bezala, hori esan gura deusku, batzuetan daukaguzan estereotipoak egiazkoak dirazala.

Egoera honetan, ikus dezakegu arrazial estereotipoa. Lehenengo argazkiko gizona ikustean suposatu dute aktorea zela eta ez asmatzailea bere koloreagatik, oraindik gizarte arrazista batean bizi garelako; beste aldetik %62,1k asmatu dute gizonen lana. 

Argazki honetan itxurazko estereotipoa ikus dezakegu. Kasu honetan, %46,4a euskarako abestiak entzuten duela bozkatu dute. Alderantziz, gutxien bozkatu dena izan dira flamenkoa eta reggaetoia. Baina erantzun zuzena reggaetoia da %12,4 batekin.

Bukatzeko, uste dogu lortutako emaitzak, nahiko ondo moldatzen dirala gure hipotesiarekin, zeren eta askotan estereotipoak gezurrezkoak dira eta pertsonenganako aurreiritziak garatzen doguz, batzutan hauek egiazkoak diralako. Horregatik, ezin dogu orokortu, estereotipoak beti ez diralako ziurrak eta gure hitz eta ekintzekin pertsonak mindu ahal doguzalako. 

Gustatuko leuskigu ikertutako pertsonei formularioen erantzunak bidaltzea, baina berandu konturatu ginan, beraz, hurrengoan honelako aspektuak kontuan izango doguz ikertatuko pertsonek formularioa egin ondoren erantzunak berehala jasotzeko. 

Aitor Santin, Nekane Alonso, Aitor Martinez eta Irati Muñoz


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina