2020(e)ko apirilaren 21(a), asteartea

Desberdintasunari beldurra

Beldurra, arriskutsutzat jotzen den berehalako estimulu edo egoera batean sentitzen den emozio bizia da. Gure gizarteak zenbait arazoen aurrean jarrera honekin jokatzeko joera dauka. Gizakiok, gure egunerokotasunean zerbait desberdin somatzean, inkontzienteki, hau da, gizabanakoaren gogamenaren atal kontzientetik at, beldurrarekin jokatzen dugu eta ondorioz, pertsona errugabeei diskriminatu eta baztertu egiten ditugu.

Psikologian printzipio batek dio: "Erresistitzen duzun guztiak irauten du". Eta horixe gertatzen da, hain zuzen ere, mundua ikusteko dugun moduarekin bat ez datozen eta gure bizitzan dirauten aldaketak, pertsonak, lekuak edo jokabideak baztertzen ditugunean. Lan honen bidez gure inkontzienteak pertsona edo talde ezohiko bati buruz duen aldez aurre iritziak sortzen ditugula frogatuko dugu.

Horretarako honako galdetegi hau egin genuen. Bertan adina desberdineko pertsonek gure gaur eguneko zenbait gatazkatsuren inguruan haien iritzi ezberdinak eman dituzte.

GALDETEGIA:



Nahiz eta erantzun dituzten pertsonen gehiengoa 46 urte baino gehiengokoak izan diren emaitzak mota askotarikoak izan dira .



Aurreko grafikoan ikusten den bezala, gehiengoek hiri aberatsa nahiago dute hiri pobrearen aurrean.

Zergaitik? / ¿Por qué? 31 erantzun
Hiri txiroa gogoko /prefieren la ciudad pobre:
-Munduko errealitatea ikusteko
-Munduan zer nolako egoera desberdinak pertsolki ikusteko
-Por conocer algo distinto
-Por conocer algo distinto
-La otra opción ya la conozco
Hiri aberatsa gogoko / prefieren la ciudad rica:
-Es más bonita para el turismo
-Interesgarriagoa iruditzen zait
-La otra opción ya la conozco
-Segurtasunagaitik
-Será más segura y estará mejor preparada para el turismo
-Me afecta mucho ir a ciudades/ países que no tienen recursos y hay mucha pobreza
-Seguridad, Comodidad, Calidad de los Servicios, ...
-Más opciones de actividades y más recursos sanitarios
-No me siento segura en una pobre, a no ser que viaje como parte de algún programa de desarrollo que no me importaría
-Por la seguridad
-Más cosas que ver
-Habrá más servicios más recursos sanitarios , será más bonita y agradable
dado que en la ciudad "rica" habría más monumentos/lugares/museos para visitar
-Para descubrir lugares interesantes
-Me gusta conocer el mundo en general y tanto en las zonas ricas como en las pobres puedes encontrar belleza y aprendizaje
-Depende de cual, no de su riqueza económica.
-Cualquiera q tenga océano, vistas increíbles osea q en si me da igual q sea ciudad pobre o rica
-Porque me atrae más.
-Por la belleza y restauraciòn de los edificios y los servicios



Begi bistaz ikus daiteke, gehiengoak uste dutela hiri aurreratuetan haien bizi kalitatea hobeagoa dela. Hala ere, kopuru gutxi bat dago bizi kalitatea okerragoa dela hiri aurreratuetan.


Heren batek uste dute pertsona honen itxura ikusita,homosexuala ez dela, kopuru oso txiki batek uste du baietz eta gainerakoek ez dakite.



Hemen aldaketa gehiago ikusten da aurreko grafikoarekin konparatuz, erantzun duten ia pertsona erdiek uste dute argazkian dagoen pertsona homosexuala dela. Aldiz, ez dakitenek goiko grafikoan bezala ehuneko berdina izan dute.



Ikus daiteke gehiengoek dakitela sexua eta generoa esanahi desberdina dutela. Kopuru oso txikia uste du ez dagoela desberdintasunik bi kontzeptu hauen artean. Guztien erantzuna berbera izan da, kontziente dira estereotipoak egoten jarraitzen direla gaur egun.



Ondorioak:

Gaur egun gizarteak esteriotipoen bidez aurrera egiten du. Emaitzetan adierazgarri da, pertsona gehienek aurreiritziengatik eraikitzen dituztela haien usteak. Halan da guztiz ere, jendea bada konsziente aurreiritziengatik gehiegi nahasten garela, hau da, bagara konsziente aurreiritziak hor daudela eta batzutan badakigu alde batera uzten nahiz eta askotan oso sinisgarriak izan. Askotan, beldurra da aurreritzien erakarpen nagusia, beldurra ezagunean mantentzen gaitu eta ezezagunari ateak ixten dizkio, nahiz eta ezaguna ezezaguna baino kaltegarriagoa izan.

Leire Arolozaga
Aiala Bengoa
Julene de Urquiza
Ane Garcia

Gizartearen klixea

Estereotipoen kontzeptua hainbeste errepikatzen danez gizartean eta orain gauza arrunt eta errepikakorra bilakatu danez, esan daiteke XXI. mendeko klixea bihurtu dela.

Gaur egun gizarteak estereotipoen kontzeptuan dauan ikuspuntua anitza dala esan daiteke, baita
gehiegizko desberdintasunak dagozala talde edo gizarte batek izaera aldaezinez onartutako irudian edo ideian be; izan be, hainbat ikuspuntu zein teoria agertu ahal dira zenbait gaiei buruz, esate baterako, persona baten fisikoari buruzko gustuak edo norbaiten personalitateari buruzkoak. Estereotipoen gogoetak aldakorrak dira, gustuak, modak, ideiak, etab. aldatzen doazalako denbora aurrera joan ahala eta horreek eragiten dabe gaia pil-pilean egotea nahitaez, esan daiteke erabat egokia dala estereotipoen kontua aztertzea, gizarteak arrunt bihurtu baitau honek dauan eragina eta ez litzateke neurri batzuetan aproposena izango, gizarte-presioaren ondorioz personak koldartu ahal diralako eta indarra izan ahal dau gizabanakoen ebazpenetan, zalantza eta uzkurtasun egoerak argitaratuz.

Gainera, azkenaldi honetan agertu dan egoera larria itzal handikoa izan da esparru honetan, jendarteak ideologia, jarrera eta bizimodua aldatu daualako besteekiko, hau da, Covid-19 birusak gizartearen bizimodua aldatu dau errotik, estereotipoetan be eragina izanik. Alde batetik, kuarentenagaz inork ere ez da irteten kalera, beharrezkoak diran egoera berezietarako (erosketak, personen zainketa...) eta nahitaez egon beharreko lan-jardueretarako besterik ez. Irteten direnen artean estereotipo berriak sortu dira, adibidez, maskarak erabiltzeagatik edo beste edonorekin kontaktua izateagaitik. Gainera, birusaren jatorria Txina izanik, txinatarren aurkako arrazakeria sortu egin da. Bestalde, nabaria da be baimenik gabe irteten direnen kontrako jarrera eta etxerik ez daben pertsonengan be.

Horregatik, kuarentenak eragindako egoera barri honek izan daiteken estereotipo berri ezbardinak aztertu gura izan dira eta hau da frogatu nahi izan dana ‘WhatsApp’ bidez partekatutako inkesta baten, non 90 personen partehartzea aztertu da.

Argi geratu da eta erabat egiaztatu da, jendeak ‘estereotipo’ berban pentsatzean, askok pertzepzio eta eretxi bera dabela, estereotipo hitzaren deskribapenean gehien nabarmendu diren ideiak honek izan dira: aurreiritzia, gizarteak inposatutako iritziak besteei buruz, gizartearen ondorioz sortu diren balorazioak, gizartearentzat “zuzena” denaren pertzepzioa… Hori horrela izanda, ondorioztatu  daiteke jentearen ustez gizartea izan dala ideia hori garatu dauana batez be; eta horregaitik, neurri baten, kontuan hartuta guztiok partekatzen dogun gizarte-hezkuntza, gustu berak inposatu dirala ikusi ahal da, desberdina izatera lotsa daben personak dagozalako eta errazagoa bilakatu dalako besten ikuspuntuak eta pentsamenduak partekatzea norberarenak izatea baino, gizartea horretara ohitu da ezinbestean.

Inkestaren azterketagaz hasteko, inkestatuei bi nesken eta bi mutilen argazkiak jarri jakezan ia euren fisikoa erreparatuz zein aukeratuko eben galdetuz. Jarraian, argazki berdinetaz baliatuz neska eta mutil honeei kualidade batzuk jarri, ia inkestatuen eretxia guztiz aldatzen zan ala ez frogatzeko. Inkestatuen arabera, argazkian ikusi daiteken moduan nesken kasuan, planteatutako hipotesia guztiz aldatu egin da. Aurretiaz pentsatu izandakoa, ezeztatu da, gehiengoak neska ile horiduna aukeratuko ebelakoan egonda, argi agertu da neska ile marroikoa gurago dabela (%63,3) fisikoan oinarrituz gero. Horrezaz gain, honen kualidade batzuk jakitean, inkesta bardin jarraitu dau, hau da, aukeratua ule marroia dauana izan da, diru kopurua aitatzean edo borondate maila aztertzean, hortaz hasieran eukindako teoria ezin izan da guztiz ziurtatu.

Mutilen kasuan aldiz, hipotesia bete dala ziurtatu daiteke. Kamiseta beltza daukan mutila aukeratua izango zala pentsatu eta %72, 2k hori aukeratu dabe, aurretiaz pentsatu izandakoa betez. Gainera, mutilen ezaugarriak jakitean inkesta bardin jarraitu dau be bai (fisikoa aztertzean, diru kopurua aitatzea eta ezgaitasunak aipatzean), azken kasuan izan ezik, non kamiseta zuria dauanak boluntariotza askotan parte hartzen dauan ez, %85,5ek aukerartu dabe, 13 persona besterik ez kamiseta beltza dauana aukeratuz, honek gizartea ez daula kontuan hartzen aitatzen da.



Egia da gizartean entzun ahal izan dala noizbait estereotipo batzuk ezarri dirala neskentzat eta beste batzuk mutilentzat, eta inkestan aipatu danez, kolore urdina beti esleitu izan jake mutilei eta arrosa neskei. Bestalde, beste adibide argi bat da, neskak mutilak baino langileagoak izaten dirala. Bi galdera horreen bidez, oraindik horrelako pentsamendurik badagoen egiaztatu nahi zan, eta inkesta egin ondoren ondorioztatu da izandako pertzepzioa erabat ezeztatu dala; izan be, mutilentzako ‘alferra’ adjektiboa eta neskentzako ‘langile’ adjektiboa direla iradoki eta galdetutako pertsonen %75,5ek ideia hori gezurtatu dau.

Koloreei buruzko galderari dagokionez, galdetutako pertsonen %40k 10etik 1eko puntuazioagaz baloratu dau planteamendu hori ez dala zuzena. Ikus daitekeenez, ehunekoak asko aldatzen dira, oraindik be bada horrela pentsatzen dauan jendea. Beraz, jende portzentaje txiki hori alde batera itxita, gizartea ondo ari dala aurrera egiten pentsamendu mota horietan eta kontzeptu horiek lehenago eboluzionatzen susmatu da.



Aurretik aipatu dan lez, estereotipoak be eragin handia izan dabe gaur egungo egoeragaitik, Covid-19a birusak eragin dauanagaitik. Horregaitik, horreri buruz galdera batzuk planteatu ziran, aldakuntza horreek antzemateko; emaitzetan isladatutakoa azalduko da, jentearen ikuspuntuetan aldakuntzarik eragin dauan ikertzeko, pentsatutako egoera batzuetan soilik, esate baterako, arrazakerian, kale gorrian dagozan personekiko jarreran eta jentearen aurreko jarreran estula edo maskarak eramategaitik.

Arrazakeria nabarmendu dala txinatarren aurrean ikusi ahal izan da oraingo egoera honen zenbait uneetan eta ikuspuntu honegaz bat datozan baloratzeko 1etik 10era eskatu da. Argi ikusi daiteke jentearen arteko desbardintasunak esparru honetan; izan be, denetariko balorazioak emon dabez, baina gehiengoek aitatutako jarrera desegokia piztu dala onartzen dabe, %18, 9k. Bestalde, horren aurkako aldeak agertu dira be bai, %12,2k guztiz kontrakoa pentsatzen dauala adieraziz, kontresan bat sortuz teoria honetan, non hareen aurreko estereotipo bat ez da zehazten.



Gutxi hitz egiten da berrogeialdi hau igarotzeko eta irauteko sabai baten azpian bizi ahal dabenek benetan zorionekoak dirala. Baina zer gertatzen da eguneroko bizitza kaleetan egiten dabenekin? Non egon ahal dira, erabat babestuta egon daitezan? Horregatik, inkesta honen bidez egoera horretan, batez be, kontuan hartzen diren ala ez aztertu nahi izan da.

Lehenengoz egindako galdera hurrengoa da: Kontuan hartzen dozuz kale gorrian dagozanak bizitzen ari garen birus egoera honetan? Eta egoera hau bizi ez bagendu pentsatuko zenuke hareengan?. Argazkian ikusi daitekeen moduan, %65,5ak ezetz esan dau, ordez, %34,5 baietz.

Egindako beste galdera bat kaletik maskara edo eskularruak eroteagaitik edota are gehiago, jende gehiagorekin kalean estula egitean, ezberdin begiratu behar izanaren ikuspuntua galdetu da .
Konprobatuz jende gehienak ez dauala uste horrela izan behar danik. Emaitzak honeek izan dira, %94,4ak ezetz adierazi egin dau eta %5,6ak baietz. Hortaz, nabarmendu daiteke, personak ez dabela estereotipo hori finkatu besteengan, ez dabe horrela joatearen ideia epaitzen modu negatiboan.

Oro har, estereotipoak gizarteak sortutako aurreiritziak dira eta ikusgai gelditu da. Izan be, gizartea jakitun dago, ideia honeek sortu dauzanak izan dala. Honela, estereotipoak konnotazio negatiboa izanda, hareekaz amaitzeko beharrizana dagoala ikertu da, neurri baten oso eraginkorrak diralako arlo sozioalean gehien bat. Azkenean, estereotipoak gehiengoen eretxitik datoz eta errazagoa izan daiteke gehiengoaren pentsamendu bera izatea, norberarena izatea baino; izan be, ikuspuntu pertsonala alkarbanatzeak ezadostasunak sortu ahal dauz eta horren bildur diranak, kikildu edota ahultasuna sentitzen hasi ahal dira, benetan pentsatzen dabena ez adierazteren izutasunagaitik. Horrela, estereotipoak osotzen dabezan ezaugarriak zehatzagoak bilakatzen hasi dira, guztiok ezarritakoa pilakatuz, hau da, gizartearen ikuspegitik egokiena izango litzatekena inposatuz.

Are gehiago, harrigarria da be nola inkestetan ageri da gizarteak jakitun dagoala hainbat egoera latzetaz, esaterako, azkenengo inkestan, txarto begiratzea salatzen dauanean, %94,4ak adierazi dau bere desadostasuna, baina gertatzen ari dan egoera bat da. Beraz, harrigarria da nola gizartea jakitun dagoan egoera gogor honeetaz eta estereotipoen kaltez. Hala ere, ez dau ezer ez egiten horrelako ohituretaz libratzeko eta neurri baten konponbidea bilatzeko.

Azkenik, egindako ikerketak bai inkestan eta ezagutzetan oinarritutakoa, hasieran planteatutako hipotesiak aldakorrak izan dirala adierazi dau zenbait kasuetan, baina egiaztatu daiteke itaun batzuetan guztiz bete egin dala. Esate baterako, Coronabirusari buruzko inkestan gehiengoak txinatarren aurkako jarrera desegokia eman dala onartu egingo ebelakoan egonda, hipotesia bete dala esan daiteke. Ordea, balorazioak asko izan diranez, izan dira be txinatarren aurkako jarrera arrazista ukatu dabenak.

Maider Galindo
Saioa Aguillo
Oier de la Cruz
Naia Fdez. de Leceta

2020(e)ko apirilaren 20(a), astelehena

Kezka, ardura, estura, urduritasuna… antsietatea!

Egunero pairatzen dituzun arazoak gaixotasun honen zantzuak izan ahal dira.

Azterketen garaia hasten da eta ikasleen artean tentsio giroa nabaritzen da, horrekin batera, egonezin arraro bat sortzen zaigu gure barnean; jakinda egin dugun esfortzu guztia azterketa batzuen menpe dagoela. Agian, gure buruarekiko ez dugu konfiantza nahikorik edo ez gara gai sentitzen zeozer egiteko. Apika, gure inguruko pertsonek gugan presio handia jartzen dute eta horrek kezkatzen gaitu.


Dena delakoan, aurretik aipatutako egoera guztiek gugan sintoma batzuk eragiten dituzte, antsietateari dagokienak. Esate baterako, egonezina eta tentsioa, bihotz erritmoa handitzea, izerditzea, dardarak, nekea, lo egiteko arazoak, etab. Ohikoenak izanik, nekea eta tentsioa. Gerta daiteke, sintoma hauetako bat izatea eta garratzirik ez ematea, baina arazo larri bat bilakatzea etorkizunean. Hurrengo grafikoan ikusten den bezala, gure inkestan parte hartu zuten gehiengoek antsietatearen sintomak pairatzen zituzten. Hala ere, lehen aipatu dugun moduan sintoma hauei ez zaie behar bezalako garrantzirik ematen, eta honen ondorioz, ez zaio antsietateari garrantzirik ematen.

Gainera, proiektuan egindako inkestak erakusten du antsietatea uste baino ohikoagoa dela gure bizitzetan eta jende kopuru handi batek pairatzen duela; batez ere, ikasleek eta langileek. Beraz, esan dezakegu antsietatea ugaria dela gaztaroan; haien osasunean ondorioak izan ahal dituena edota arlo sozialean.

Izan ere, erantzuleen erdia baino gehiagok antsietatea izan dutela baieztatu zuten inkestan. Era berean, antsietateak beste gaixotasun batzuk eragin ahal ditu, besteak beste, depresioa eta arlo sozialari dagokionez, jokabide batzuk egitera eraman ahal gaitu, gure ingurunetik isolatuz eta
pertsonak gugatik aldenduz.

Horretaz gain, esan beharra dago antsietatea gizartean ez dagoela ondo ikusita edo onartuta. Izan ere, gaixotasun psikologiko mota hau, depresioa edo estresarekin batera, gutxietsi egiten dira, behar besteko garrantzia ematen ez zaielako eta ez direlako normaltasunez tratatzen. Honen ondorioz, antsietatea pairatzen duten pertsonek ez ulertzearen edo ez onartzearen beldur dira eta ez diote honi aurre egiten. Izan ere, gure inkestaren datuetan oinarrituta, bakarrik populazioaren %30,2a joan da noizbait psikologoarenera.

Ez hori bakarrik, eragozpen fisikoren bat dugunean edo zerbait gogaitzen gaituenean, berehala, medikuarengana jotzen dugu, zer gertatzen zaigun ikusteko eta horri konponbide bat emateko. Baina, aldi berean, antsietateari dagozkion sintoma batzuk ditugunean, atzeratu egiten dugu, denbora bat igarota pasatuko zaigulakoan pentsatuz edo momentuko gauza bat dela. Horregatik esan dezakegu, gaixotasun fisikoei garrantzia ematen dizkiegun bitartean, psikologikoei ez dizkiegu arretarik jartzen.

Gaurkotasunean indar handia duen gaitza gure osasun psikologikoarengan Covid-19 birusarena
da. Coronabirusa, arazo globala izanda, mundu osoko gobernuetan piztu egin du alarma
egoera; ondorioz, hartu diren neurriak hurrengoak izan dira: Berrogeialdia, urruntasun
soziala, esku-garbiketa, onlineko komunikazioa eta lana…

Hainbat ohitura berri eta batez ere, hainbeste ordu egotea etxean ezer egin gabe, bizi ari garen egoeraren inguruan gehiegi pentsatzea eragiten gaitu. Are gehiago, gure kultura duen herrialde baterako, non sozializatzea eta kalera irtetzea gure egunerokotasunaren ezinbesteko atalak direnean. Psikologoen zerbitzuak online edo telefonoaren bitartez egon arren, populazioaren ehuneko oso baxu batek egiten du honeen erabilera; datu hauek oso kezkagarriak dira, jakinda gure inkestan parte hartu duten %64.4ak momentu honetan antsietatea pairatzen ari dela. Gure hipotesia egiaztatuz, gaixotasun psikologikoei ematen zaien garrantzia eskasa dela. Sahiestezina da pertsonak haien etorkizunari buruz ez kezkatzea; ikasketak, lana, negozioak… jokoan daudenean.

Ondorioz, gure hipotesiaren zati bat baieztatu dezakegu; egia da gaurko gizartean osasun psikologikoa gutxietsi egiten ditugula fisikoaren aurrean baita coronabirusak eratu duen egoera jasanezina dela pertsona gehienentzat ere. Hala ere, ezin dugu guztiz ziurtatu beste atala, antsietatea heldu zein nerabeen gaixotasuna delako. Ikerketa lan hau aurrera eramateko eta artikulu hau idazteko, 283 pertsonei egin diegun antsietateari buruzo inkesta batean oinarritu gara.

Egileak: Maddi Castaños, Nahia Castaños eta Nahia Crespo

KORONABIRUSAK JENDEAREN ANTSIETATEA IGO DAU


KORONABIRUSAK JENDEAREN ANTSIETATEA IGO DAU

Koronabirusa edo COVID-19 mundutik gutxinaka-gutxinaka zabaldu da. Gaitza, Txinan sortu zan, eta ikerketa baten arabera, bertako populazioaren %42aren antsietatea igo egin da. Euskal Herrian be, gure ikerketaren arabera, populazioaren %82aren antsietatea igo da.



Egoera honen ondorioz, gure inkesten arabera antsietatea igo da. Lehenengo, Txinan berrogeialdian egon diranean, Txinako Psikologia Elkarteak egindako ikerketa baten arabera, 18.000 txinatar herritarren % 42,6k agertu eben koronabirusarekin lotutako antsietatea. Orain, Espainiako herritarrak berrogeialdian dagoz eta koronabirusaren ondorioz, gure inkestaren arabera antsietatea igo da baita. Inkestan 165 pertsonek parte hartu eben; antsietate gitxi ala ezer euki dabenak, 67 izan dira, hau da, %40,6a; apur bat euki dabenak, 45 izan dira, hau da, %27,2a; eta, asko dabenak 53, hau da, %32,2a. Beraz, antsietatea maila desberdinetan igo dan arren, herritar gehienetan igo da, 29 pertsonek, hau da, %18ak ez dau antsietaterik, baina ostera, 136 pertsonek, hau da, %82ak antsietatea dabe.




Gaur egun, Euskal Herriko jende guztia berrogeialdian dago, muturreko neurriak hartu dira eta lehen mailako beharrengaitik bakarrik irten daitekez, hau da, supermekatura joateko, txakurra paseatzera, farmaziara eta medikura. Gure inkesten arabera ia guztiek protokoloa jarraitzen dabe, zehazki %98,2ak eta lehenenego beharrengaitik kalera irtetzean prebentzio desberdinak hartzen dabez.



Zalantzarik gabe, herritarren ohiko egunerokotasuna eraldatu dau COVID-19 gaitzaren zabalkundeari eusteko ahaleginak eta egunorokoaren aldaketa hori ez da erraza inorentzat. Errealitate bat da ezin dabela nahi dabena egin eta lehen egiten ebezan gauza guztiak ezin dabez egin, adibidez: lagunekin geratu, paseatu, jatetxe batera joan, etab. Hala ere, jendeak bere etxetik lan egiten eta ikasten jarraitzen dau, hain zuzen be, eskolak eta unibertsitateak klaseak bideokonferentzia bidez ematen dauz, baina gure bizitza ez da bakarrik gure lanean edo ikasketetan oinarritzen, jendeak bere lagunekin egon behar dau edo etxetik kanpo egon eta haizea hartu behar dau lasaitzeko, baina orain lan egiten dogu bakarrik eta urduri gagoz koronabirusagaitik. Gure inkestan ikusi daiteke nola urduritasun maila desberdinak egon arren, COVID-19ak denak arduratzen dauz, hau da, %7,2ari gutxi ala ezer arduratzen deutso, %12,8ri zerbait eta %80ari asko. Gainera, pertsona batzuk eukien arduretako bat, janari barik gelditzea zan eta guk egindako inkestaren arabera, %20,6ak supermerkatuan gauza asko erosi dabez eta ostera, %79,4ak ez.






Ondorioz, egoera hau guztiontzat oso zaila da, baina azkenaldian Espainian jende askok birusa dau, hain zuzen be, 2020ko apirilaren 10ean batutako datuen arabera, 157.022 pertsona kutsatuta dagoz, 15.843 hildako eta 55.668 gaitza gainditu dabe. Beraz, guztiak kolaboratu behar dogu etxean geratzen, egoera hau hobetzeko eta ahalik eta arinen gure eguneroko bizitza berreskuratzeko. Gainera, antsietatea dabenek psikologoen jarraibideak segidu behar dabez antsietate hori kontrolatu eta murriztu daiten.






2020(e)ko apirilaren 16(a), osteguna

ESPEKTRO AUTISTAREN NAHASTEAK (EAN)

Gero eta gehiago dakigu autismoari buruz

Autismoa nerbio-sistemaren garapenean gertatutako aldaketa baten ondorioz sortzen den baldintza bat da, oinarri genetikoa duena eta neurotipikoak deritzen gehiengoaren portaerekiko desberdinak diren jokabideak sortzen dituena. Autismoa duten pertsona batzuetatik beste batzuetara alde asko egoten dira. Batzuek oso funtzionamendu-maila ona dute, eta unibertsitate-ikasketak amaitzea eta lan konplexuak egitea lortzen dute, betiere arlo sozialean ahalegin eta zailtasun handiei aurre eginez. Beste batzuek, berriz, ez dute hitz egiten, eta bizitzan zehar etengabeko laguntza behar dute. Aniztasun hori dela eta (baldintza-tartea zabala baita), espektro autistaren nahasteei (EAN) buruz hitz egiten da gaur egun.

Gero eta gehiago dakigu autismoari buruz. EANen bi ezaugarri nagusiak hauek dira: alde batetik, elkarreragin sozialetarako, besteekin komunikatzeko zailtasunak; eta bestetik, mugimendu errepikakorrak, interes murriztuak. Gaurkotasuneko gaia da, diagnostikatutako pertsonen kopurua etengabe hazten ari delako eta, gutxi gorabehera, ehun haurretik batek EAN duela kalkulatzen da.

Joera genetiko bat dago, familiako herentzia bat, baina ez da aurkitu “autismoaren gene”-rik. Baldintza multigenikoa da, ehunka, seguru asko milaka genek parte hartzen dute, eta asaldura hori izateko joera handiagoa edo txikiagoa ematen dute. Aurreantolaketa genetiko horren ondoren, zerbait gaizki doa jaio-aurreko garunaren garapenean. Aldaketa txikiak daude garunaren egituran, detektatzen zailak, eta autismoarekin jaiotakoek haur neurotipikoek baino neurona gehiago dituzte. EAN duten pertsonek buruko malgutasun falta dute, eta zaila egiten zaie aldeketetara
moldatzea, errutinei eusten diete.

Nesken eta mutilen arteko proportzioa, gutxienez, 3tik 1era bitartekoa da, baina badirudi neska askok ezkutatzea lortzen dutela. Taldean kamuflatzen dira, ikasgelako neska popularrak imitatuz eta oharkabean pasatzen saiatuz, besteen biktimak izan ez daitezen. Izan ere, ikerketa batzuek diote autismoa duten haur eta nerabeen %70ek erasoak eta bullying-a jasaten dituztela.

Liburuetan agertzen da autismoa Leo Kannerrek deskribatu zuela lehen aldiz, 1943an, Estatu Batuetan. Urtebete geroago, eta II. Mundu Gerran ere, Hans Asperger mediku vienarrak portaera bereziko bi nerabe deskribatu zituen, denbora luzez bere izenarekin deskribatu izan direnak: Asperger-en sindromea, orain EAN direlakoen barruan sartzen den nahastea.

Bi kasuetan, familiarekin eta gizartearekin harreman bitxiak zituzten ume-taldeak ziren, gai batekin obsesionatzen zirenak eta ohiz kanpoko portaerak zituztenak. Hala ere, Kanner eta Asperger baino ia hogei urte lehenago, Grunya Efimovna Sukharevak sei umeko talde baten ezaugarri autisten deskribapen zehatza argitaratu zuen.

Lehendabizi Errusiako aldizkari batean argitaratu zuen, 1925ean, eta, hurrengo urtean, artikulu bera argitaratu zuen Monatsschrift für Psychiatrie und Neurologie aldizkarian, osasun mentalean espezializatutako garaiko aldizkako argitalpen urrietako batean.Sukharevaren artikulua sei haur horiek bi urtean izan zuten bilakaerari buruzko txostenetan oinarritzen da. Sukharevak sintoma psikiatrikoak deskribatu zituen, baita osaera fisikoaren eta alterazio motorren alderdiak ere. Gaur egun, arlo horiek garrantzitsuak dira sindromearentzat, baina ez dira espezifikoak EANentzat.

Sukharevaren artikuluan aipatutako haurrak eskola terapeutiko batean sartu ziren, eta bertan kontrol motorrean eta gizarte-gaitasunetan prestakuntza berezia jaso zuten, zurgintza, pintura eta gimnastika okupazio-tailerren bidez. Berariazko prestakuntza horrek erraztu egin zuen haur horien hobekuntza eta eskolatze arautuan sartzea. Psikiatra horren ikuspegiaren modernotasuna erakusten duen xehetasuna da hau.

Ia ez da ezagutzen, baina haren lana aitzindaria eta kalitatezkoa da; beraz, baliteke haren arazoa ukrainarra, judua eta emakumea izatea izana. Agian ahanzturan, ezkutuan dagoen ikertzaile baten beste kasu bat da. Atera dezagun beraz hortik eta eraman dezagun merezi duen lekura, autismoaren ezagutza zientifikoan pertsona giltzarrietako bat izan baitzen.

Autismoa, beraz, XX. mendean deskribatu zen lehen aldiz, baina zalantza sortzen da ea estresaren moduko patologia moderno horietako bat den edo, aitzitik, beti egon den gure artean. Bada, aspalditik existitzen dela dirudi. Adibiderik politenetako bat “Las florecillas de San Francisco”-n dago. Asisko santuaren eta haren lehen kideen istorioak eta kontakizun txikiak biltzen ditu liburu honek. Ia garaikideak direla suposatzen da, XII. mendean ahoz transmititutakoak eta XIII. mendean idatziak. Fraide ibiltari eta eskaleetako bat Fray Junípero da, eta hauxe kontatzen da hari buruz:

...gaixo bat zaintzen ari zen eta galdetu zion: Ba al dut zu zerbitzatzeko modurik? Gaixoak erantzun zuen: Kontsolamendu handia izango litzateke urdaiazpiko zati bat ekarri ahal izango bazenit. Juníperok sukaldean labana bat hartu eta basora joan zen, non txerri asko elikatzen ari ziren. Bati heldu, hanka bat moztu eta korrika alde egin zuen, txerria han utzita. Komentura iritsi, hanka garbitu, eta ardura handiz prestatu eta sukaldatu zuen. Gaixoari eraman zion, eta honek gogo biziz jan zuen.

Bitartean, txerrizainak, eszena urrunetik ikusita, haren jaunari jakinarazi zion eta azken hau, haserre bizian, komentura joan eta monjeak iraintzen hasi zen, hipokrita, gezurti, lapur eta gaizto deituz. San Franciscok Junípero anaiari deitzea agindu zuen, eta pribatuki galdetu zion: Zuk moztu al diozu basoan txerri bati hanka? Eta Junípero anaiak alaitasunez erantzun zuen, ez hutsegiteren bat egin
zuen norbait balitz bezala, baizik eta ontasun handiko ekintza egin zuela sinetsita: Egia da, aita gozoa, urdaiazpiko bat moztu nion txerriari. Karitatez izan zen, gaixorik dagoen anaia batentzat. Eta historia guztia kontatu zuen.”


Fray Juníperoren kasuak autismoa duten pertsonengan ikusten diren zenbait ezaugarriren eredua da. Ez dituzte ohitura sozialak ulertzen. Ez dute pentsatzen beren ekintzek beste pertsona batzuengan eragin ditzaketen irudi edo erantzunetan. Hierarkiak, gizarte-klaseak, adinekoekiko errespetua, eguneroko bizitzako egoera desberdinak, ezagunak eta ezezagunak, lagun posibleak edo balizko erasoak; haur txiki bat ere azkar egokitzen den aldagaiak ez dira haientzat ulergarriak.

Juníperori gogor debekatu behar izan zioten arropak oparitzea eta biluzik gelditzea, nahiz eta pobreei karitatez emateko izan. Juníperok gauza bera erantzuten zuen behin eta berriz, txerriaren jabea haserretu egin zela ohartu gabe. Galdera bera zen, eta berak erantzun bera ematen zuen. Ez zekien hitzen intonazioa edo keinuak interpretatzen.

Autismoa duten pertsonek itxura normala dute, asko ederrak dira. Ez ditugu fisikoki bereizten. Horregatik, jende askorentzat eszentrikoak dira, gaizki heziak, txoratuak. Baina ez dira hori, bizitza sozialerako ezgaitasuna duten haurrak eta helduak baizik. Denak doitzen gara Down sindromea duen haur batekin. Ostera, autismoa duen haur baten amari askotan gomendatzen zaio “ipurdiko onak” ematea eta “portatzen erakustea”.

Era berean, tratamendu miresgarriak ere badaude, gurasoek seme-alabekiko duten maitasuna esplotatzen dutenak. Tratamendu zentzugabeak, ebidentzia zientifikorik gabeko teknikak, engainu oso garestiak. Zerrenda amaigabea da, eta familiakoak akituta eta etsita uzten dituzte. Haur horientzat, besteentzat bezala, maitasunak eta hezkuntzak funtzionatzen dute ondoen. Juníperoren maisuak, haren Francisco de Asis maiteak, mezu bat ematen digu jarraitu beharreko bideari buruz: “Behar dena egiten hastea; ondoren posiblea dena egingo dugu eta, bat-batean, ezinezkoa iruditzen zitzaiguna egiten egongo gara.”

Apirilaren 2a Autismoaren Nazioarteko Eguna izan zen, eta eurentzat bereziki zaila izaten ari da une honetan aurre egiten ari garen egoera. “Konfinamendua zigor bikoitza da autismoa duten pertsonentzat”, horrela jakinarazi dit Hezkuntza Bereziko irakasle batek.

Konfinamendua autismoa duten pertsonengan

Bilbokoa izanik, autismo larria duten nerabeentzako Hezkuntza Bereziko ikastetxe batean lan egitera joan zen Ingalaterrara. Bere izena ezkutuan mantentzea eskatu du,baina hurrengo esperientzia partekatu nahi izan du mail bitartez martxoaren 22an mantendutako elkarrizketa batean.

“Nire ikasleak nerabeak dira, baina autismo larria dute. Prozesatzeko,ezagutzarako eta ikasteko zailtasunak dituzte. Ez dira Sheldon Cooper edo Rain Man. Hitz egiten dutenek gehienez 50 hitzeko hiztegia dute. Autismoaren barruan, batzuetan, haiek ere ikusarazi behar izaten dira. Existitzen direla eta baliozkoak direla jakinaraztea.

Aldaketak oso zailak dira haientzat, egun horretan gertatuko dena aurreratuko dien errutina bat sortzen ikasten dutelako. Nire ikasleren batek birus bati buruz zerbait entzun du, baina ez daki benetan zer gertatzen ari den. Gehienek ez dute ulertzen birus bat zer den ere.

Ikasleak eskolan bizi dira, eta dena hesituta eta isolatuta dago. Gelak etxetik 30 segundora dituzte eta gu, langileak, kanpoarekiko duten lotura bakarra gara. Lanean jarraitzen dugun langileak. Baina dekretuz gelak ixten dira. Ikasle askorentzat, eskola da bizitza ematen diena. Astea ulertzeko duten
modua da. Askok ez dute argi zer egunetan dauden gidatzen dituen errutinarik ez badute. Bigarren astea izugarria izango da. Izan ere, haientzat ez dira eskolako oporrak, familia-bisitak ere askotan aldatu baitira.

Autismoa duten ume hauengatik eta beste egoera batzuetan aurkitzen diren beste hainbeste pertsonengatik, egun hauetan jendea kalean ikusten baduzu (batez ere jendea lagun dutela) eta lehiotik astakeriak oihukatzeko gogoa pizten bazaizu, segundo bat pentsatzen gelditzera gonbidatzen dizut.

Zenbait egoera aurkez ditzaket aste eta erdi igaro ondoren. Atzo, ikasle bat ordu betez aritu zen negarrez bere gelan bere gurasoei asko sentitzen duela egin duena esan geniezaiela eskatuz, zer den ez badaki ere. Nire beste ikasle batek ordu pare batez inguruko basoan paseatzera atera ahal izan zuen. Itzuli eta negar egiten eta eskuetan hozka egiten hasi zen, odoletan hasi arte.

Nire mutiletako beste batek goizeko 4ak arte ezin du lo egin, errutina faltagatik. Atzo beste neska bati jo zion, eta azken hau oihuka hasi zen ahotsik gabe geratu zen arte (lasai, koskorreko bat jo zion buruan eta besterik ez, biak ondo daude).

Denak gaizki pasatzen ari gara, baina haiek, gainera, ez dute ulertzen zer gertatzen ari den. Ez dute ulertzen bat-batean klaserik ez izatea, ezta egun desberdinak edo ikaskideengandik bereizita egon behar izatea ere. Ikasle gehienak ez dira hitzezkoak, baina beste batzuk bai. Denek sumatzen
edo entzuten dute inguruko langileok dioguna, gure kezka; mantentzen ari garen distantzia, normalean maitasun eta hurbiltasun handiz lan egiten dugunean. Urduri daude gu arduratuta gaudelako. Eta geratzen zaiguna. Guk egunero jarraitzen dugu, 12 orduko txandetan, jarduerak antolatzen, planak eta jokoak sortzen, aurrera egiten eta egunak gauza positiboz betetzen. Eta sufritu
egiten dute.

Eta nire ikasleak pribilegiatuak dira zentzu askotan. Eskolako zabuetan tarteka eta taldeka sar daitezke, profesionalak dituzte eskura… Eta gaizki pasatzen ari dira. Imajina ezazu baliabiderik gabeko etxeen egoera. Familia ugariak. Hezkuntza-laguntzarik izan ez duten eta beren ingurunearekiko jarrera autolesibo edo oldarkor gehiago dituzten neska-mutilak. Gero, agian esango
didazu ezin dutela buelta bat ematera atera.

Ez pentsa dena ikaragarria denik. Krisi-uneak dira, baina tarteka zoriontasunune asko ere badaude. Asko ari dira elkarrekin konektatzen. Atzo, negarrez eta eskuetan odoletan ari zen mutilari beste bat hurbildu zitzaion, eta bere ondoan eseri eta eskua hartu zion. Koskorrekoa jaso zuen neskak gero besarkada bat eman zion koskorrekoa eman zionari. Dena ez da txarra, baina asko bai.

Eta beno, zer esango dizut, asko maite ditudala eta oso harro nagoela haiek guztietaz, ez baitago egunik zeinetan barre egiteko, jolasten jarraitzeko eta bizitzeko ahal den guztia eta gehiago egiten ez duten. “

Egun hauetan EAN duten haurrekin etxean egiteko jarduerei buruz galdetzean, hurrengoa erantzun du:

“Partekatu ahal dizkizut nire ikasleei asko gustatzen zaizkien eta guztientzat eskuragarri izan daitezkeen batzuk. Garrantzitsuena zentzumenak estimulatzen dituzten baina haiek kontrola ditzaketen gauzak erabiltzea da.

Ikasle batzuei paperezko tirekin jolastea gustatzen zaie. Horrelako kutxa bat (edo erabiliko ez den papera, haiek harrapa dezaketena) asko gustatzen zaie.



Orduak eman ditzaketen (edo behintzat gorputzak heldu arte) beste jarduera bat burbuilak egitea da. Urarekin nahastutako ontzi-garbigailuaren likidoarekin egin daitezke, baina hobeto ateratzen dira etxean glizerina baldin baduzu (xaboi batzuek badute).

Burbuilak egiteko: moztu plastikozko botila bat erditik. Tapoia dagoen tokian ahal diren plastikozko lastotxo guztiak jarri eta goma batekin lotu, eta jarri zinta garden pixka bat moztutako botilaren ertzean ez mozteko (maskara gisa erabiltzen da).



Hau ere erraza bihur daiteke, legarrarekin, babarrunekin, garbantzuekin edo antzekoekin (gustuko duten eta zarata egiten duen edozer), botila batean sartuz. Gainera, asko entreteni daitezke kutxa batean hustuz eta botila berriro betez.



Etxeko plastilina: 3 baso irin, baso bat ur, baso bat gatz, elikagaien koloratzailea, 2 koilarakada olio begetal eta 2 koilarakada arto-irin, baldin baduzu. 

Dena nahastu, eta ogia egingo bazenu bezala egin daiteke.



Horrez gain, nire ikasle batzuk denda txiki hauetan sartzen dira beren espazioa edo isiltasuna behar dutenean. Bat ez baduzu, antzeko zerbait egin daiteke gela batean: mantak, arroparako pintzak, hari lodia eta irudimena. Horrelako mila gauza daude, gauza estimulatzaile guztiek laguntzen dute!”



Izan ere, berrogeialdiaren ondorioz, herritarren mugimendu-askatasuna murriztu egin da. Hortaz, ia ezinezkoa da kalera ateratzea.

Mugimendurako murrizketak egon arren, ezintasunen bat duten pertsonak edo bai edo bai kalera ateratzea eskatzen duten baldintza jakin batzuk, autismoa kasu, aldian behin konfinamendu horretatik salbuetsita daude. Jakina, zenbait arau betetzen dituzte horretarako, baina ez dira kritikak jasotzetik libre geratu. Egoera horrek gizarte-klase berri bat sortu du: balkoietako Gestapoa, jendea balkoitik (edo leihotik) kalean ikusten dituen guztiei garrasi egiten diena. Pertsona horiei buruz horrela dio irakasleak: “Inork ez luke enpatizatu gabe kritikatu behar. Ezjakintasun handia dago gure gizartean autismoari buruz, eta hori agerian gelditzen ari da. Beharbada, egoera honetatik
autismoa pixka bat gehiago ezagutzen aterako gara, oso beharrezkoa dena. Animoa bidali nahi diet kritika horiek pairatu behar dituzten familia guztiei.”

Angela Calvo Susilla

2020(e)ko apirilaren 14(a), asteartea

LUDOPATIA, JOKOAREN ESKLABUAK


Estresatuta egoteak gero eta eragin gehiago dauka apustu egiteko orduan.


Azken urteetan, ohikoa bihurtu da apostuak egitea, hauen eragina handitu egin da asken urteetan,
gaur egun leku askotan apostu egin ahal da; tabernetan, jatetxetan…jokoen saloietaz aparte. Jendeak dirua lortzeko aukera ona ikusten dabe, gainera telebistan gero eta iragarki gehiago dagoz apustuekaz erlazionatuta, esate baterako pertsona famatuak, adibidez Julio Maldonado, “Maldini” ezizenaz hobeto ezagutua, Betfair 365 apustu etxea patrozinatzen dau eta horrek jende asko apostatzera bultzatzen dau, “Maldini” haien erreferente bat izanez. “Maldini” moduan, hainbat famatu dagoz apustuak patrozinatzen dabezanak, esaterako Bertín Osborne. Horregatik, ludopatia eta generoari buruzko inkesta bat sortu genuen biztanleriari galdera desberdinak planteatuz.

Hasteko, inkestatuei bere generoa zein zan galdetu geuntsen, eta ikusi genduanez, neskak gehiago ziran mutilak baino. Bozkatzaileen artean, %74,1a 15-19 urteko nerabeak dira, eta gainontzekoak 30 urtetik gorakoak dira, bi pertsona izan ezik, 20-29 tarteko urtekoak direzala. Datu honeekaz, argi ikusten da 18 urtetik gorakoak ez diran pertsonak oso erraz sartzen dirala apustuen munduan, kasu honetan inkestatuen %81,5-a.Gure inkestako hirugarren galderan, zenbat diru kantitate gastatu daben itauna agertzen da, eta gehiengoa 5 eta 24 euro artean gastatu dabe,aldiz, inkestatuen %22,2a 50 euro baino gehiago gastatu dabe, hau da, diru gehiegi 18 urte edo gitxiago izanda.



Beste alde batetik, maiztasunari erreferentzia eginez, inkestatuen %81,5a esan eban 15 bider edo gitxiago apostatu dabela, aldiz, inkestatuen %18,8a 15 biderrez baino gehiago apostatu dabela esan dabe.Horrezaz gain, inkestatuek esan daben bezala, dirua dala eta apostatzen dabe, konkretuki %57,4a onartu egin dau.Bestalde, presio soziala dala (pertsona bategaz joatea) inkestatuen %7,4a apustu egin dabe, eta estresa dala eta %5,6a apostat egiten dabe.Gainontzekoak, beste arazo batzuengaitik apostatzen dabe,azken hauek kopuru handi bat izanda.Hori kontuan hartuta, inkestatuen %11,1a estresa dala apustu egin dabe eta %30,7a egoera
normal batean (psikologikoki hitz egiten) apustu egin dau. Hori gutxi balitz bezala, estresarekin lotuta dagoan beste galdera bat jarri genduan, eta itauntzen zan ia estresatuta egoteak influentzia baeukan apostatzeko orduan; %57,4a baietz esan erantzun deutsa galdera horri, hau da, influentzia daukala, eta bestelakoa,ezetz esan dau. Beraz, datu guzti hauek batu eta gero, esan ahal dogu gure hipotesia ildo onetik joiala. 

Izan ere, lehendik esan dogun moduan, jentea dirua dala eta apostatzen dau eta ez ,ordea, estresa dala eta, baina galdera honeetan ikusi ahal dogunez, estresa eragin handia dauka.Hau guztiaz aparte,inkestatuek apustu gehien kirol apustuetan egiten dabe, konkretuki %48,1a, eta gainontzekoa: %16,7a erruletan, %1,9a tragaperrasean,%5,6a pokerrean,%22,2a Bonolottoan eta beste batzuetan %24,1a.



Amaitzeko, 18 urte baino gitxiagoko gazteen %54,4a apustu-etxe baten apustu egin dabe, eta hori gutxi balitz bezala, inkestan ikusi ahal dogunez, horreen artean %11,1a apustu egiten dau dirurik gabe geratu arte; datu bitxia eta aldi berean
garrantzitsua. Aurreko guztia kontuan hartuta, ikertzaileek ez gara gai jakiteko inkestatuek zintzotasunez erantzun daben ala ez, baina azken finean datu interesgarriak jaso doguz. Alde batetik, apustuen mundua lehen oso maskulinizatuta egoan, baina gaur egun gure inkestaren bitartez ikusi dogu hala ez dala, zeren eta gure inkestan ikusi da nola neskek apustu egiten hasi diran. Beste alde batetik, ikusi dogu kirola jente asko mugitzen dauala, zeren eta kirol apustuak izan dira ohikoenak. Horrezaz gain, inkestan ikusten danez, jentea lagunekaz joaten da apustu egitera, eta normalean, dirua dala eta apustu egiten dabe; izan ere, estresa zerikusia dauka ere. Nerabeek, diru gutxiago dabenez normalean, apustu egitera joaten dira, daukien dirua baino 2 edo 3 aldiz gehiago lortzeko(esaterako). Amaitzeko, lehen esan dogunez, presio sozialaren eragina argi ikusi daiteke gure inkestan.

Inkestak martxoaren 24an partekatu ziran Whatsapp bidez Bilboko biztanleriagaz. 54 boto lortu genduzan, eta banan-banan guztiak aztertu eta gero datuak atera genduzan, gure lagina erakusten dauan moduan.

Julen Bengoa, Danel Campa,
Asier Fernández eta Maialen Garay.

Konfinamendua jasango al dugu zoratu gabe?

Konfinamendua jasango al dugu zoratu gabe?
“ Toda mi vida ha cambiado ”, adierazi du inkestatuetako batek.

Mundua arraroegia iruditzen zaigu oraintxe bertan. Ez (edo ez bakarrik) azkarregi aldatzen ari delako eta gutako edozein gaixotu daitekelako edozein unetan, edo birusa eraman dezakelako eta ez jakin. Arraroa iruditzen zaigu, azken asteek gauzarik handienak ere alda daitezkeela azaldu dutelako, edozein unetan.

Espainiarrak taldekoiak gara berez, kanpoan bizitza egitera ohituta gaude, gehienak apartamentuetan bizi gara. Ondorioz, bakardadeak eta isiltasunak konfinamendua bereziki gogorra bihur dezake pertsona askorentzat. “Sakrifizioak” egitea eskatu digute, eta modu nahiko dramatikoan bizi garen artean, gure buru-osasuna desafiatzen ari gara.

Hala ere, ehunka milioi europar itxialdian dauden bitartean, entretenitzeko eta psikologoek ohartarazten dituzten konfinamendu-arriskuak indargabetzeko gero eta modu sortzaileagoak aurkitzen dituztela islatzen dute sare sozialek. Psikologoei entzun ala ez, gure ustez, kontinente osoan milioika pertsonek garatu dituzte egoerari aurre egiteko estrategiak. Azken hau gure hipotesia izanik, 2020ko martxoaren 23tik 29ra bitarteko astean partekatutako inkesta baten bitartez, 82 pertsonako lagin batean hori betetzen dela frogatu nahi izan dugu.



“ Toda mi vida ha cambiado ”, adierazi du inkestatuetako batek. Etxetik lan egitea eta ikastea, bertatik ezertarako ez ateratzea, eskuen zein etxeko garbiketa sakontzea eta maiztasun handiagoarekin egitea… dira erregistratutako aldaketarik errepikatuenak.

Honek ondorio emozionalak dakartza, eta %30,5k baino ez dute baieztatzen berrogeialdian izan zitzaketen sentimenduei aurre egiteko prestatu zirela. Hori horrela izanda ere, ziurgabetasunez betetako egoera honetan, eguneroko egitura bat sortzea gomendatu da, estresaren aurrean koltxoi gisa lagundu dezakelako, eta %90,2ek jateko eta lo egiteko ordutegi bat mantentzen ari direla adierazi dute. %68,3k egunero aldatzen dute lo egiteko erabili duten arropa, eta %70,7ek etxean zeregin bakoitzerako leku bat finkatu dute. Era berean, %100ek ari dira zainketa pertsonalari garrantzia ematen. Hortaz, jarraibide osasuntsuak betetzen dituzte.



Jarduera-maila egokia izatearen garrantzia argi utzi da ere. Etxetik atera ezin garenez, ohikoena da askoz gutxiago mugitzea, eta horrek gure gogo-aldarteari eta gure forma fisikoari eragiten die. Horregatik, aktibo mantentzea aholkatu da etxean egin daitezkeen ariketekin, eta, hain zuzen, %63,4k ariketa fisiko errutina bat jarraitzen dute.

Horrez gain, sostengu soziala baliabide telematikoen bidez bilatzea proposatu dute psikologoek, gure senide, lagun eta ezagunekin harremanetan egoteko. Sare sozialek zeregin garrantzitsua izan dezakete urrun daudenekin komunikazioa mantentzeko, eta pertsonei aukera ematen diete maite dituztenei beren egoeraren berri emateko eta ondo daudela ziurtatzeko. Inkestan parte hartu dutenen %80k telefono mugikorrak eta Interneteko sarbidea duten bestelako gailuak ezinbesteko baliabideak bihurtu direla onartu dute. Honek aurreko gomendioa jarraitzen dela egiaztatu digu. Hori horrela izanda ere, eguneroko egitura bat sortzea, aktibo mantentzea eta sostengu soziala erabilgarriak izan daitezke, baina ez gaude guztizko arrakasta lortzeko formularen aurrean: %45,6k atsedenarekin lotutako arazoak izan dituzte, %45ek soilik uste dute konfinamendu aldia euren sormena estimulatzen ari dela eta %72ri egunak errepikakorrak direla iruditzen zaie. Honek agerian uzten du aztertu ez ditugun faktore gehiago ari direla egoera baldintzatzen (gaininformazioa, egoera laborala, batik bat).

Hortaz, aurreko guztiarekin ondorio batera iritsi gara. Gure hipotesia bete da; izan ere, laginaren gehiengoa aholkuak jarraitzen ari da edota estrategiak garatu ditu. Ahal den neurrian, konfinamenduari lotutako ondorio negatiboak murrizten laguntzen digute (ehunekoen desberdintasunek erakutsi digute hori). Hala ere, pertsona konplexuak garen aldetik, horrek ez digu arazoen aurreko guztizko babesa ematen.

Angela Calvo eta Adrián Estoquera

2020(e)ko apirilaren 8(a), asteazkena

Zure etorkizuna ez da joko bat: Apustuak XXI.mendeko heroina bihurtu dira

Zure etorkizuna ez da joko bat
Apustuak XXI.mendeko heroina bihurtu dira 





Kirol apustuak aktibitate gero eta ohikoagoa bihurtzen ari dira eta gizartean eragiten duten kalteak larriak izan daitezke. Gaur egun apustuen kopurua nabarmenki hazten ari denez gero, egoera hurbiletik ikertzea erabaki dugu. Gazteak gero eta arinago hasten dira apustuak egiten eta egoera modu zehatzean ezagutu ahal izateko, apustu egiteko ohiturak ikertu ditugu.

Kirol apustuak aktibitate gero eta ohikoagoa bihurtzen ari dira eta gizartean eragiten duten kalteak larriak izan daitezke. Gaur egun apustuen kopurua nabarmenki hazten ari denez gero, egoera hurbiletik ikertzea erabaki dugu. Gazteak gero eta arinago hasten dira apustuak egiten eta egoera modu zehatzean ezagutu ahal izateko, apustu egiteko ohiturak ikertu ditugu.

Egindako aurreikuspenei dagokienez,gure hipotesia ez da guztiz bete. Sexua, adina eta apustu motak izan ziren hipotesiaren oinarria. Inkestan parte hartu duten pertsona gehienak emakumeak izan dira, hala ere, emaitzak banaka aztertuz apustuetan parte hartzen duten gehienak gizonak direla adierazten du inkestak.  Apustu motei dagokionez,ez da bete gure aurreikuspena, apustu mota gehienak estatuko apustuak diren heinean. Azkenik,adingabekoei dagokionez, egoera larria dela baieztatu dugu.Arrazoi eta eragin psikologikoak aurreikuspenean egindako antzekoak izan dira.

Lehenik eta behin sexua eta adina galdetu genien. Lehen adierazi dugun bezala inkestako parte hartzaile gehienak emakumeak izan arren, gizonen artean noizbait apustu egin duten ehunekoa altuagoa da %92a, emakumeena, berriz, %56a. Dana dala, guztiak batuz %71,4ak noizbait apostatu dau eta %28,6ak berriz, ez.  Adinari dagokionez nahiko orekatua egon da grafikoa, baina adingabekoen kopurua kezkagarria da, izan ere, inkesta ez dute adintxikiko askok egin baina euren artean gehienak apustu egiten dute. Halaber, apustu egiten duten gehiengoak 46 eta 65 urte  artekoak dira.

Ondoren, apustu mota galdetu genuen eta gure sorpresarako, gehienek estatuko apustuetan jokatzen dute eta ez kirol apustuetan. Datuak ikusita suposatzen dugu gehienek loteria dela eta egiten dutela hemen apustu, izan ere hurrengo galderari dagokionez pertsona gehienek hilabetean 3 aldiz edo gutxiago apustu egiten dute. Hala eta guztiz ere, guk suposatu bezala gero eta arazo gehiago sortzen ari dira eta jendeak gero eta gehiago apustuetan parte hartzen du.  

Gráfico de respuestas de formularios. Título de la pregunta: Zenbatero jokatzen duzu? / ¿Cada cuánto juegas?. Número de respuestas: 43 respuestas.
Psikologikoki aktibitate honek eragiten duena hobeto ezagutzeko, hurengo galderak egin genituen: Zer sentitzen duzu apustuak irabazterakoan? Zer sentitzen duzu apustuak galtzerakoan?Zerk bultzatzen zaitu apustuetan jokatzera?Apustuetan jokatzeak eragin negatiboak izan ditu zure bizitzan? (Arazo ekonomikoak, familia eta lagunarteko arazoak...)

Hiru galdera hauetatik hainbat ondorio atera genituen. Alde batetik, irabazterakoan sentitzen dutena gure hipotesiarekin bat egiten du. Hain zuzen ere, apustuetan irabazterakoan, poztasuna, alaitasuna eta eszitazioa  dira pairatzen dituzten sentimendu nagusiak. Hori dela eta, pertsonak berriz ere jokatzeko estimulua du batzuetan, berriz ere irabazteko itxaropenarekin. Galtzerakoan berriz, trisura,etsipena, amorrua eta  frustrazioa beazalako sentimenduak dituzte. Hainbatetan, berriz ere jokatzeko beharra dute, aldi honetan berriz, irabazteko itxaropenarekin. Apustu egiteko arrazoi nagusiak hurrengoak dira: diru modu azkar eta errazean irabazi, familia ohiturak, hain zuzen ere gabonetan edota Once-n apustu egiten dutenek, aportazio ekonomioa eginez laguntzeko asmoz. Honen ondorioz, esan dezakegu, apustuetan parte hartzea guztiz normalizatuta dagoela, ohitura sozial bat den heinean, baita gainerakoei laguntzeko bidea.

Ondorio kaltegarriei dagokienez, inkestan parte hartu duten guztiek, apustuetan parte hartzea ez diela arazorik eragin beraien bizitzan zihurtzatzen dute. Seguruenik, apustuetan egiteko maiztasun maila txikiarekin lotuta dago.


Azkenik, adikzio arazorik dagoen diagnostikatzeko pausuetako bat, jokatzen duen pertsonak duen ikuspuntua ezagutzea da. Horretarako zenbait galdera planteatu genituen, hain zuzen ere: Apustuetan jokatzen duzula ezkutatu edo ezeztatzen diezu zure ingurukoei? Noizbait apustu egiteko maiztasuna murriztea pentsatu duzu? Apustuekin nolabaiteko arazorik duzula uste duzu?

Inkesta bete zuen guztiak arazorik ez zuela erantzun zuen. Kontraesan  nabarmena da, kontuan izanik, %12 ak bere ingurukoei apustuetan parte hartzen duela ezeztatu duela noizbait. Horrez gain, herenak, apustuetan egiteko maiztasuna murriztea pentsatu du, beraz arriskua ikusten du bere ohituretan. Hau guztia kontuan izanik, izan daiteke apustuekin arazoak dituen pertsona batek arazo hori duela ez jakitea eta azken finean hori izan daiteke arazorik larriena. 

Ikerketa honen bidez, gure hipotesiaren atal gehienak baieztatu ditugu. Halaber, ondorioztatu dugu arazo larriena ez dagoela apustuak egiteko maiztasunean baizik eta arazoa onartzeko gaitasunean. Horrez gain badaude apustuak egiteko mazitasuna murriztu nahi dutenak eta lortzen ez dutenak. Hori dela eta, funtsezkoa ikusten dugu, gizartean apustuekin loturiko kontzientzia piztea.


Markel Abascal
Irati Ajenjo
Ibon Aurrekoetxea
Ainara Fernández