2015(e)ko abenduaren 9(a), asteazkena

TELEBISTA PROGRAMAK ETA NORTASUNA

Kaixo lagunak!
Zuen laguntza behar dogu gure psikologia proiektua aurrera ataratzeko. Inkesta honen bidez, zuen gustuko programak zeintzuk direzan jakin nahi dogu, gero zuengan daukien eragina aztertu ahal izateko. Horretarako zuen datuak beharrezkoak dira ondoren egingo dogun beste inkesta bateko parte hartzaileak aukera ahal izateko.
Konfidaltasuna mantenduko dogunez, zuen erantzunak zintzoak izatea espero dugu.
Eskerrik asko zuen laguntzagaitik.
Lucia Isasi, Izarra Otiñano, Alba Santamaria, Idoia Ubieta eta Naroa Uriarte.

INKESTA

2015(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena

Aurreproiektuaren atalak

Aurkezpena (Zergaitik aukeratu dogu gai hau?, Zertarako?)

Helburua (Zer lortu gura dogu?)

Hipotesia Baieztapen ezeztagarria (Proiektuaren amaieran baieztatuko ala ezeztatuko da datuekaz)

Metodologia aukeratu
(Zelan lortuko dozue informazioa? Kasu metodoa; Behaketa; Korrelazioak neurtu; Esperimentatu)

Faseak zehaztu:
Ikerketa diseinatu (Zelan? Zenbat denbora? Nortzuk? Zer? Epeak? Kronograma zehaztu Materialik? Baimenik? Aurrekonturik?)
Informazioa batu / landu
Ondoriak atera


Gogoratu: Proiektu zientifikotan KUANTIFIKAZIOA (Zenbakiak) ezinbestekoa da !!!!


2015(e)ko azaroaren 24(a), asteartea

2015(e)ko azaroaren 11(a), asteazkena

Ikusiz ikasi (Bandura)




Kondizionamendu operantea (Skinner)

Ikasketa era bat da. Ondorioak era kontingente batean jarraitu behar deutso erantzunari. Skinner izan zan kondizionamendu operantearen hasierak garatu ebazana eta Pauloven ikerketetan oinarritu zan:
“Ondorioak indargarri azaltzen badira, jokabidea, emoten jarraituko da”. Horrela jokabide batean ondorioak atseginak iruditzen bajakuz jarrera hori mantenduko dogu, baina ondorioak desatseginak badira, jarrera ez dogu errepikatuko.

Motak:

  1. Errefortsuak
1.1. Errefortsu positiboak: honako errefortsu batek jokabidearen frekuentzia areagotuko dau eta jarrerari era kontingente baten jarraitu behar deutso.
1.2. Errefortsu negatiboa: zeozer kentzeak jokabidearen frekuentzia areagotuko dau.

  1. Zigorrak
2.1. Zigor positiboak: desatsegina dan gauza bat azaltzeak jokabidearen frekuentzia murriztuko dau.
2.2. Zigor negatiboak: gustoko dozun gauza baten galerak, jokabidearen frekuentzia murriztuko dau.


  1. Extinzioa: jokabidearen frekuentzia murriztuko da, jokabide horrek erantzunik ez badau.


Kondizionamendu klasikoa (Pauloven txakurra)

Ivan Paulovek azaldu eban: ikasketa bateragarria da. Aristotelesek filosofoak behin esan eban: “Gauza bi alkarregaz gertatzen diranean, baten agerketak, bestea ekarriko deusku burura”. Honeri, HURBILTASUNAREN LEGEA deritzo. Horretan oinarrituta, Paulovek hainbat behaketa egin ebazan eta horren ondorioz honako eskema hau diseinatu eban.



ESTIMULUA


ERANTZUNA

           +

E. I. inkondizionatua (bazkaria)

               
R. I. (berezko harremana) (salibatzea)
E. neutroa (soinua)
                  
E. C. kondizionatua (soniua)
               
R. C. (salibatzea)

E. I. ͢   R. I. azaldu eta gero, saio batzuekaz eta entrenatuz, hasiera batean erantzunik sortarazten ez eban estimulu batek, erantzun inkondizionatu berdina lortu ahal zala erakutsi eban: estimulu inkondizionatuari beste estimulu bat gehituz, era kontingente batean erantzun kondizionatu bat lortuko dau.


Adibidez: janariari kanpai baten soinua. Hau hainbat aldiz egingo bagenu txakurrak amaituko dau salibatzen bakarrik soinua entzuterakoan. EC͢  RC


2015(e)ko irailaren 24(a), osteguna

Psikologia

1.- Psikologia deritzon zientzia

  1. Psikologiaren definizioa
  2. Psikologiaren sorreraren historia
  3. Psikologia eskolak (Psikoanalisia, Behaviorismoa edo konduktismoa, Gestalt-a, Psikologia humanista, Psikologia kognitiboa)
  4. Psikologian erabili ohi diren ikerketa-metodoak (Metodo deskribatzailea, Metodo korrelatiboa, Metodo esperimentala)
  5. Psikologiaren ikerketa-alorrak

2.- Jokabideen Oinarrri Biologikoak

  1. Herentzia genetikoa eta jokabidea
  2. Nerbio sistema (Zentrala eta periferikoa)
  3. Sistema endokrinoa
  4. Zerebroaren eragina ezagutzan eta jokabidean
  5. Zerebroa aztertzeko metodoak
  6. Neurozientzia

3.- Gogamen-prozesuak 1: Pertzepzioa

  1. Sentsazioak eta estimuluak
  2. Pertzepzioaren definizioa
  3. Pertzepzio-motak
  4. Pertzepzioaren osagarriak
  5. Pertzepzioan eragina duten faktoreak
  6. Pertzepzioaren printzipio eta legeak
  7. Pertzepzio-nahasteak (Haluzinazioak, Haluzinosiak, Ilusioak)
  8. Pertzepzio subliminala

4.- Gogamen-prozesuak 2: Oroimena

  1. Informazioa gordetzea. Oroimenaren eredu estrukturala
  2. Informazioaren kodifikazioa
  3. Informazioa berreskuratzea
  4. Ahaztea
  5. Oroimenaren nahasteak

5.- Motiboak eta Emozioak

  1. Zer motibatzen gaitu?
  2. Emozioa, sentimendua edo pasioa
  3. Giza agresibitatea
  4. Frustrazioa
  5. Maslow

6.- Nortasuna

  1. Zer da nortasuna?
  2. Zergaitik gara horrelakoak? 
  3. Nortasuna aztertzeko metodoak: test proiektiboak, proba objektiboak, elkarrizketa, behaketa
  4. Gure buruaz dugun iritzia
  5. Johari lehioa

7.- Nahaste Psikologikoak

  1. Jokabide anormala
  2. Jokabide anormala azaltzeko hainbat irizpide
  3. Arazo psikologikoen sailkapena (Antsietateak eragindako nahasteak, Nahaste afektiboak, Nahaste somatikoak, Disoziazio-nahasteak, Nahaste eskizofrenikoak, Elikadura-nahasteak, Adikzioak...)
  4. Terapia psikologikoak (Psikoanalisi-terapia, Terapia kognitibo-konduktuala, Terapia humanistikoa, PNL...)


2015(e)ko irailaren 17(a), osteguna

«Antsietatearekin eta depresioarekin lotutako arazoak dira nagusi»

Nafarroako Anasaps elkarteak 25 urte bete ditu, eta egun hori ospatzeko, buruko osasunari buruzko jardunaldiak egin ditu Tuteran eta Iruñean. Hizlarietako bat izan da Nafarroako Buruko Osasun Zerbitzuko buru Victor Peralta medikua. Nabarmendu du buruko osasun zentroetara jotzen duten herritarren kopuruak gora egin duela azken urteotan.

Buruko Osasuneko zerbitzuak 19.800 pertsona artatu zituen iaz, Nafarroan; 2005ean baino 1.700 gehiago. Zein da nafarren adimen osasunari buruzko diagnostikoa?

Datuek agerian uzten dute gero eta jende gehiagok jotzen duela buruko osasuneko zerbitzuetara. Gero eta arazo gehiago dago buruko osasunarekin lotuta, eta herritarrek gero eta gehiago jotzen dute arazo horiek konpontzeko laguntzaren bila.

Gehiago kezkatzen gaitu gure buruko osasunak?

Bai. Lehen arazoak ezkutatzen ziren; orain laguntzaren bila jotzen dugu. Hala ere, egia da sufrimenduari aurre egiteko gaitasuna ere galdu dugula. Gaizki sentitu, eta berehala jotzen dugu medikuengana.

Behar baino gehiago?

Kasu anitzetan, bai. Gure egoera psikologikoak gure egunerokoari eragiten dioenean bilatu behar dugu laguntza. Depresioaz ari bagara, adibidez, gauza bat da triste egotea, arrazoi jakin batengatik. Denoi gertatzen zaigu. Normala da. Eguneroko arazoei aurre egiten jakin behar dugu, horretarako tresnak bilatu. Gaitasun hori da buruko osasunaren adierazle nagusia. Tristura eragiten digun arrazoiaren eta eragiten dizkigun ondorioen artean alde handia dagoenean, orduan kezkatu behar dugu. Arrazoirik gabe triste bagaude, orduan kezkatu behar dugu, eta laguntza bila jo osasun zentroetara.

Oraingo krisi egoerak izan du eraginik gaixoen kopuruaren igoeran?