2021(e)ko apirilaren 19(a), astelehena

Berrogeialdiaren eragina ikasleengan

BERROGEIALDIAREN ONDORIOAK IKASLEETAN 


ADI! Notak igotzeaz gain, estres maila be igo egin da. Halanda be, ikasitakoaren kalitateak behera egin dau… Gainera, online klaseetan klasean baino txarrago moldatu gara. Beraz, hezkuntza sistema ez dago egoera honetara egokituta.


 2020. urtean Sars-Cov-2 birusak "Coronavirus" eritasuna hedatu eta pandemia bat eragin eban. Horren ondorioz, nazio mailan alarma egoera ezarri zan eta ikasleok, ikasturtea etxean amaitzera behartuta ikusi genduan gure buruan. Hasieran, 15 eguneko gauza (martxoak 13tik) izan zan arren, gero hainbat hilabetetarako luzatu zan (ekainerarte zehazki) eta klaseko materia gehiena "Zoom" bideodeien bidez landu genduan. Gure esperientziarengaitik, hasieran ez ginan oso ondo ulertu eta klase asko emon ez genduan arren, azkenean ordutegi "finko" bat ezarri genduan eta gutxinaka gutxinaka lan ohitura lortu genduan.

Psikologia lantzeko asmoz, ikerlariek Begoñazpi Ikastolako 35 ikasleri egindako inkesta baten bidez lortutako emaitzak izan dira honeek. Argi dago emaitzak harrigarriak izan dirala.


Gure ustez, ikasgai bateragarriak, esaterako plastika, musika eta erlijio, berrogeialdian gainditzeko gehien lagundu euskuenak izan ziran, honeetan nota hobeak lortzeaz gain.


Gainera, uste genduan nota igoera itzela egon zala sasoi honetan, hainbeste ikasi ez genduan arren.


Emaitzei erreparatuta, ikusi daikegu nola

hipotesiaren ideia batzuk bete diran. Ostera, beste batzuk guztiz baztertu
behar izan doguz; esaterako ikasgai bateragarrien ideia guztiz ezeztatu behar
izan dogu, laguntza gehien eskaini daben ikasgaia matematika izan dala ikusi
ahal izan dogu (%57.1).


Proiektu honegaz hainbat helburu geunkazan. Lehenengoa ikasleon iritziak ikustea eta kontutan hartzea zan. Hainbat alditan honeei ez jake merezi daben garrantzia emoten. Bestalde, hezkuntza sistema honelako egoera baterako prest dagoan ikustea da. Iñork ez eban honako pandemia bat espero, baina hezkuntza bezalako baliabide hain garrantzitsua edozertarako prest egon beharko litxateke. Inkesta honen bidez, hezkuntza sistemaren baliogarritasuna aztertu gura genduan. Argi ikusi dogunez, egungo hezkuntza sistemak ez dauka koronabirusaren aurka bardin jarraitzeko bezain maila altua.

Gai hau hautatzeko arrazoia argia izan zan: berrogeialdian ikasleen etorkizuna kolokan jarri zan. Honetaz gain, guri zuzenean eragin euskun arazoa izan zan. Horregaitik, garai garrantzitsu zein zailaren ondorioak aztertzea ezinbestekoa zala uste genduan.

Emaitza guztiak kontuan hartuta, argi dago hezkuntza sistema aldatu beharra dagoala, hurrengo belaunaldien etorkizuna bermatu beharra dago.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina