2021(e)ko apirilaren 20(a), asteartea

BIZITZA FILTRO BATEN ATZEAN

Ia %80-ari sare sozialak autoestimuan eragiten deutsie. 

Zenbat bider entzun deutsegu gurasoei esaten sare sozialek gure autoestimuan eragina dabela? 

Sare sozialen agerpenaren ondoren; Facebook, Twitter, TikTok baina batez be Instagramen agerkuntzaren ondorioz, hainbat ikerketa egin dira jakiteko sare sozialak autoestimuan eta sentimenduetan eragina daukien. 

Askotan plataforma honen erabilera alderdi negatiboekin lotu da, esate baterako estresaren sufrimenduarekin, autrokontrol eskasagaz, bakardadeko sentimenduagaz eta zoriontasun gutxiagorekin. Bestalde, askotan komentatzen dabe, hauek laguntzen dabela bakarrik ez sentitzeko eta beste pertsonekin komunitzeko. 

Sare sozialen erabilera ez da modu negatiboan ikusi behar, beste pertsonekin konektatzeko ahalmena emoten deuskulako eta gainera gure lagunen eta familiaren bizitza era dibertigarrian ikusi ahal dogu. Esan daikegu, entretenimenduzko eta komunikatzeko tresnak dirala baina negatiboak bihurtu daitekez autoestimua eragiten dabenean. 

Ikusita XXI. mendean gaudela eta egoera oso kezkagarria danez, aztertuko dogu ea sare sozialak gure autoestimuan eragina daben eta zenbat afektatzen daben. Horretarako, inkesta batzuk egin doguz Begoñazpi Ikastolako Batxiller 2.mailako ikasle batzuei. Inkestak nerabeei bideratuta egongo dira, haiek erabiltzen dabezelako denbora gehiago sare sozialak eta haietan eragina askoz altuagoa dalako. 

Inkestei erreparatuz, datu honek lortu doguz: 

23 pertsonek erantzun dabe eta honetariko 12 mutilak dira eta 11 neskak.

Gure ikerketa egiteko bi galdera honek hartu doguz, baina ondorioak ateratzeko bakarrik bigarrena hartuko dogu. Galdetuko zarie zergaitik, ezta? Bigarren galdera autoestimuarekin lotura handia daukalako eta pentsatzen dogu modu indirektu batean galdetuta erantzunak zintzoagoak izango dirala eta ondorioz gure konklusioa zehatzagoa izango dala.

Ikus daikegunez, lehenengo galderan modu direktu batean galdetzerako orduan antzematen dala nola jendea ez dela guztiz zintzoa izan. 

Lortu ditugun portzentaiei erreparatuz, era direktu batean galdetuta (lehenengo galderan) eskalak hauek dira: 3(4,3%), 4(8,7%), 5(17,4%), 6(39,1%), 7(17,4%), 8(4,3%), 9(4,3%), 10(4,3%). 

Era indirektu batean: (bigarren galderan): 1(8,7%), 3(4,3%), 4(4,3%), 5(8,7%), 6(17,4%), 7(39,1%), 8(13%), 9(4,3%). 

Ikusten danez, 1-5rako eskalan: lehenengo grafikoan 30,4% eta bigarrenean 26%-ak botoa eman dabe. 

6-10rako eskalan: lehenengo grafikoan 69.4% eta bigarrenean 73,8%-ak botoa eman dabe. 

Orduan, ikusi daikegu zintzoagoak dirazala bigarren grafikoarekin eta horregatik konklusiorako bakarrik zentratuko gara bigarren grafikoan. 

Aurreko guztia laburbilduz, esan daikegu gure hipotesia bete dela. Era indirektu batean galdetuta badakigu sare sozialak autoestimuan asko afektatzen dabela (73,8%-ri asko afektatzen deutsie). Datuak aztertuz, konturatu gara nola sare sozialak gure autoestimuan eragin handia dabezala eta haietara oso adi gaudela. Azkenik, aipatzekoa da, jende asko autoestimua baxuarekin dagoela eta ez direla ausartzen esatera, ez sufritzeko. Beraz, argi dago sare sozialak gugan influentzia handia daukiela eta profil askok kalte handia egiten deuskuela. 

NaroaRial,Jon Conde, Lucía Fernández.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina