2019(e)ko apirilaren 29(a), astelehena

PERTSONA LODIEKIKO GAITZESPENA AURREIRITZI MAILA ALTUAREN ONDORIOZ (Gordofobia)


Gure proiektua aukeratu genduanean, uste gendun gazte askok pertsona lodiengan aurreiritziak eukiezala, eta honek erabateko diskriminazioa nabaritzen zela bizitzako hainbat egoeratan, esate baterako eta guk konkretuki aztertu doguna, ikastolan. Gure hipotesia frogatzeko inkesta batzuk diseinatu genduzan, baten ikasleek 0-tik 10-rera aukeratu behar eben 15 galderen bidez, hau LMH 5.mailatik batxilergo 2.mailarte arteko ikasleek egin eben, horrela 146 partaide egon ziren 11 eta 17 urte bitartekoak. Bigarren testan, galdera bat planteatzen zan eta bi argazkien artean bat aukeratu behar zan, inkesta honek LMH 5. eta 6. mailan bakarrik egin eben 62 ikasleen erantzunak jasoz.

Inkesten emaitzak ez dira guk espero genduzanak izan. Izan ere badagoz interesgarriak iruditu jakuzan erantzunak baina orokorrean esan daiteke partaideak ez direla guztiz zintxoak izan. Hau pentsarastera eroaten gaituna hurrengoa galederen emaitzak errealitatearekin alderatzea izan da. Hasteko lehenengo testaren erantzunak aztertuko doguz.

Gai hau aukeratu genduan frogatzeko nerabeak gizartearekiko superfizialak zirela iritzien inguruan. Hau da, beldur dira ingurukoak pentsatu edo esango dabenaz.

Lortu nahi genduana pertsonek kontzientzia hartzea da garrantzitsuena bakoitzarengan ez dela fisikoa, baizik eta barrukoa zeren, urteak joan eta urteak etorri fisikoa etengabe aldatzen da.












1- Lehenengo inkestaren nabarmentzeko emaitzak:

1.1- Bullying-a





Gure ustez atera diren emaitzak ez dira espero genduzanak zeren datu errealekin konparatuz gero, ez daukie zentzu askorik. Loditasuna munduan zehar hainbat arazo sozialen eragin bat da, hala nola bullying-a gazteen artean. Espainian mila ikasle baino gehiago aitortu dabe azken urtean bullying-a jaso dabela eta horretako askok euren itxurari buruzko irainak jaso egiten ebezan, askok bakarrik lodiak zirelako.




1.2- TDA-k

Bestalde, gizarteko beste arlo bateri buruz, aipatzekoa dan beste galdera batzuen emaitzak hurrengoak izan dira:



Izan ere inkesta hauek bete dabezan gazte gehienek nerabeak izan direlako eta mobilarekin sare sozialetan hainbat ordu emoten dabez. Eta esate baterako anorexia moduko gaixotasunen eragina izan ahal da. Frogatuta dago arazo honek daukiezan %85ak, 14 eta 18 bitarteko gazteek osatzen dabela.



Azkenango urtean zehar egindako ikerketen arabera, 15 eta 19 urteko nerabeen artean anorexiak gorakada izan dau bulmiarekin batera. Gaixotasun edo transtorno honeen gorakadaren arrazoi bat pisua irabazteren beldur direla da gizarteak zer esango dauanarekin batera. Nahi eta nahi ez, gizarteak fisikoari ematen deutson garrantzia itzela da eta honen errudun nagusienak sare sozialak, telebista eta horrelako komunikabideak dira, zeren honeen ondorioz esan daikegu gure gizartean estereotipo ugari sakonduta dagozala.








1.3-Iritzi oso desberdinak

Azkenik test honetatik be atara ahal doguzan konklusioak beste hainbat galderen erantzunengaitik, denetarik dagoela izan da, askotan 10 eta 0 aukeratu daben pertsona kopurua ia berdina izan da, adibidez:





Edota hurrengo galdera non emaitzak erakusten dabe gazteak uste oso desberdinak daukiela gordofobiari buruz






Galdera honeek aurrekoekin konparatuz, esan daikegu, gordofia existitzen dela baina gure inkesteetan parte hartu eben nerabeek ez dabela hurbil gordofobiarekin topo egin baina aurreko galderako emaitzak begiratuz, argi dago dakiela gure gizartean pertsona lodiekiko aurreiritziak dagozala zoritxarrez.

1.4-Komentatzeko

Azkenik aipatzekoa iruditu jaku ikasleak inkesta egiten egozan bitartean egindako galderak euren mailaren arabera.

DBH 2. eta 1. mailan askotan galdetu euskuen borondate hitzaren esanahia eta berriz batxilergo bigarren mailan ea loditasuna zer dan galdetu euskuten.

Bestalde lehen hezkuntzako ikasleek ez eben kontzeptu honeri buruz hainbeste galdetu, adizkidetasun hitzari buruzko galderak izan baitebezan eta.


2-Bigarren inkestaren nabarmentzeko emaitzak

1.1-




Galdera honen erantzunen gehiengoak esaten dau LH 5. eta 6. mailako ikasleek andereño lodi bat nahiago dabela. Ondorioz, iritzi garen konklusiora da nerabeek konfiantza


handiagoa dabela lodi batengan pertsona hobea dela transmititzen daualako. Berriz, aipatzekoa da, estereotipoak honen errudun direla gehienetan beregan konfiantza gehien daukienak pertsona argalak direla pentsatzen dogulako.

1.2-



Azkenik, galdera honetan argal egoan emakumea heziketa fisiko gehiago egiten daualaren portzentaia handiagoa lortu eban. Gure ustetan, ez da beti zertan holan izan behar, agian pertsona horrek dauan metabolismoari esker argalago dago eta ez dau ez heziketa fisikorik egiten esta osasuntsu jaten.


1.2-Komentatzeko

5.   mailako ikasle batzuk galdetu egin eben ia zergaitik galdera batzuetan aukeratu behar eben bi emakumeen artean perstonak ezagutu baino lehen, zentzurik ez eukala esan eben eta fiskoa bakarriz ikusteaz ezineskoa dela ondo aukeratzea.


Esperimentuaren konkluzioak: Esan dogun moduan inkesten emaitzak jasotzerako orduan harritu ginen ez zirelako guk espero bezalakoak beraz, gure hipotesia aurreiritziei buruz, eta konkretuki loditasunari buruz ez zan bete. Dena dela, horrek izan dira esperimentuen emaitzak eta interesgarriak izaten jarraitzen dira gizarteak daukan ikuspegia aurreiritziei buruz aztertzeko.

Halaber, lehen aipatu dogun moduan, esan daikegu, gordofia existitzen dela baina gure inkesteetan parte hartu eben nerabeek ez dabela hurbil gordofobiarekin topo egin baina aurreko galderako emaitzak begiratuz, argi dago dakiela gure gizartean pertsona lodiekiko aurreiritziak dagozala.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina