2019(e)ko apirilaren 29(a), astelehena

Makilajea erabiltzen dogu autoestima baxua dogulako?


Makilajearen erabilera eta autoestima mailaren artean erlazioren bat dagoala frogatzeko ikerketa bat egin dogu. Gure hasierako ideia, makilaje asko erabiltzea autoestima baxua izateagaz lotu dogu baina, ez da gure hipotesia bete. Izan ere, adin desabardinetako neskei galdera desbardinak egin ondoren, makilajea erabiltzearen arrazoi nagusia  gustoko dabelako ulertu dogu eta ez autoestima baxuaren ondorioz.

Gaur egun sareen bidez aurkezten dan emakumearen itxura utopikoaren ondorioz, presio handia sentitzen dabe emakume askok, haatik neska perfektu hori izatearen saiakeran, makilajera jotzen dabe.

Horrek arazo larriak eragin daikez norberaren autoestiman. Inkesten emaitzetan oinarrituta, autoestima baxuena daben neskak 35 urte baino gehiagokoak dira nahiz eta gure uste apalean neska gazteenak euki arazo hori. Aipatu behar dogu, emakume nagusiak autoestima baxuena euki arren, ez dabe beharrezkoa izaten makilajea eta euren egunerokotasunean berau baztertzeko gai dira.


Horrez gain, hazi ahala, makilatzerako orduan erabilitako produktu kopurua gitxitzen joaten da. Bataz beste, gazteak 5 produktu baino gehiago erabiltzen dabez, produktuen artean erabilienak rimmel, basea, korrektorea eta bronzera izanik. Emakume helduak ostera, 4 edo gitxiago, zehatz-mehatz, ezpainak, rimmel, basea eta koleretea. Horrek  argi erakusten dau, emakume nagusiak makilatzeko denbora eskasa emoten dabe, soilik euren aparientzia zaintzeko helburuagaz egiten dabela. Gazteenak barriz, denbora nahikotxo ematen dabe benetan gustoko dabelako eta afizio moduan hartzen dabelako.

Guk pentsatu izan dogu, neska gazteak izango zirala autoestima arazoak gehien sufrituko ebenak lehen esandako sare sozialen influentzia gertutik bizi dabelako. Baina konturatu gara nahiz eta influentzia hori egon, ez dauala eragin nahikorik. Neska gazteak ehuneko kopuru handian konfiantza handia agertzen dabe eurengan, hots, diran bezalakoak onartzen dira, helduagoak, barriz autoestima baxuagoa dabela azpimarratu behar da. Esanak esan, zenbat eta helduagoa izan orduan eta autoestima apurka-apurka jaisten da.

  
Azkenik, harrituta utzi gaituen datua adin guztietako emakumeak kalera makilaje barik urteteko gai dirala izan da. Gehienak autoestima baxua dabela adierazi arren, arazorik ez daukie kalera natural, hau da, makilaje gabe urteteko. Aurreko guztia kontuan hartuz, planteatutako hipotesia “autoestima baxuagoa izan, orduan eta makilaje gehiago erabiltzen dalaren”  bete ez dan arren, lortutako ondorioak poztasuna eragin deuskue, izan ere, guk uste baino konfiantza gehiago agertzen dabe neskek.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina