2019(e)ko apirilaren 10(a), asteazkena

Belaunaldi berriak ez dira gai euren nortasuna izateko besteen aurrean.

 Belaunaldi berriak ez dira gai euren nortasuna izateko besteen aurrean.


Imanol Marín, Irati Orio eta June Taboadaren lan bat.


Esperimentu baten bidez frogatu dugu gaur egungo gazteek ez dutela inolako nortasunik eta lotsa dutela euren iritzia desberdina bada besteen aurrean erakusteko. Benetan penagarria da gazteek marra hauen artean motzena lehenengoa dela esatea besteek hori esan dutelako.

Gure gizartean eragin itzela dauka gure ingurukoen iritzia, batez be zerbait erabakitzerakoan. Hau da, banakoek masa baten parte izateko beharra sentitzen dute.

Honek arazo larriak eragin ahal ditu, banakoak euren pentsaera alde batera utz ahal dezaketeelako masa baten ideologia jarraitzeko eta baztertuta ez sentitzeko. Azken hilabete hauetan eskuin-erradikalaren ideologiaren gorakada dela eta, larria deritzogu hurrengo belaunaldiek etorkizun batean izan ahal duten jarrera honi begira. Beraz, proiektu baten bidez masen eragina neurtu eta erakutsi egin dogu.

Esperimentuan parte hartu zuten 14-15 urteko 24 pertsonaren laguntzarekin lortu dugu hau, 4 pertsonako 6 talde eginez, talde bakoitzean beheko taulan ageri diren profilak izan ziren gure esperimentuaren oinarri.
4 pertsonak gela batean sartu genituen eta bati objektu baten bila edo betebehar bat egitera bidali genuen; bitartean, besteei egingo genuen esperimentuaren berri emanez.



Gelan geratutakoei, nahiz eta marra txikiena zein zen galdetu, benetakoa esan beharrean (4), guztiak ados jarriz, beste bat hautatzeko eskatu genien, eta hala izan zen.
6 taldeetan gauza berbera gertatu zen, nahiz eta batzuek aukeratzerako orduan zalantza gehiago izan edo galdera zein zen berriz errepikatzea galdetu, guztiek ingurukoek esandakoa errepikatu zuten.
Benetan larria da, ondoren haiengan egindako influentziabilitatetasun testak nahiz eta zentzu horretan guztiz desberdinak zirela frogatu, guztiek berdin jorratu zutelako. Zer nolako etorkizuna izango dugu belaunaldi berriek haien nortasuna horrelako erraztasunarekin alde batera uzten badute? Gai al dira euren kabuz erabakiak hartzeko ingurukoen iritzia kontuan hartu gabe?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina