2019(e)ko apirilaren 29(a), astelehena

Musika geure sentimenduen jabe

Guk hasiera batetik bilatzen ari garana izan da jendearen gusto musikalak jakitea
haien sentimenduen arabera. Hau da, pozik edota triste egonez gero zein da
entzungo eben abestia. Hori eginez , jendearen abestirik gustokoenak ezagutzea
lortu dogu eta baita jendea zoriontsu bizi dan ala ez.

Hasieran, guk hipotesi bat planteatu genduan eta behin inkestaren emaitzak ikusita,
ohartu gara nola geure hipotesia ez datorren geure emaitzekin bat. Hasiera batean
uste genduan, umeen gehienak “reggetoia” erabakiko ebela, gaur egungo musika
mota entzutetsuena baita. Baina aurretik esan dogun lez, emaitzek ez eben hori
erakutsi, umeen artean “esencial” abestia nagusitu egin da.

Ikerketa hau egiteko, 6-18 bitarteko neska-mutilak erabaki doguz eta inkesta baten
bitartez hurrengo emaitzak lortu doguz.



Bertan ikusten danez, ume gehienak zoriontsu bizi dira eta horren ondorioz
“esencial” abestia erabaki dabe, abesti zoriontsu bat baita.Beraz, normalean jendea
zoriontsu dagoanean musika alaia entzutea nahiago dabe tristea.

Izan ere, geure emaitzak ikertu ostean gauza bitxi bat dagoela ohartu gara. 4 umeek
“sad song” abestia erabaki dabe eta aurreko galderan oso zoriontsu direla erantzun
dabe. Beraz, bertan ikusi daikeguna da batzuk (oso gutxik, kasu honetan) nahiz eta
pozik egon, abesti tristeak entzutea gustatzen jakela.

Sad song 8,00
Sad song 10,00
Sad song 10,00
Sad song 10,00

Bestalde, “Silencio a gritos” abestia, rap generokoa dana emaitza oso
desberdinak doguz. Bertan, inkesta egin eben pertsona tristeenak eta baita
pertsona zoriontsuenak ere abesti hori entzungo ebela jarri eben. Horrek esan
gura dau, abesti hau entzungarria dala bai zoriontsu eta baita triste zagozanean
ere.

Silencio a gritos 6,00
Silencio a gritos 8,00
Silencio a gritos 8,00
Silencio a gritos 10,00

Abestiak:

Esencial: https://www.youtube.com/watch?v=sK3TzV0cnVU
Sad song: https://www.youtube.com/watch?v=BZsXcc_tC-o
Tanta falta: https://www.youtube.com/watch?v=oQVaGR2OsKA
Highway to melbourne: https://www.youtube.com/watch?v=XHeMqe4pOEk
Silencio a gritos: https://www.youtube.com/watch?v=hKuEvxJrD4I

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina