2019(e)ko apirilaren 12(a), ostirala

NOGAZ JOANGO LIRATEKE GAUR EGUNGO UMEAK ILARGIRA?


NOREKIN JOANGO LIRATEKE GAUR EGUNGO UMEAK ILARGIRA?


Ander Manjon, Asier Zabala, Xabier Zunzunegui

Psikologiako esperimentu hau egitean lortutako ondorioak ez ziran guk espero
genduzanak. Guk espero genduana, umeengan familiaren eraginak behera egitea azken urteotan, baina datuak arakatzean, konturatu ginan galdetegia osatu eben pertsona ia guztiak familia aukaratu ebela. Denbora pasatu arren, familiaren eragina ez da inoiz bukatuko, gehienez lagunen eraginarekin bardindu egingo da. Egia esanez,, familia beti dago bertan eta lagunak aldatu daitekez horregaitik familiak beti dauka umeen erabakietan zerbait esateko.



-       esperimentu hau egitean lortutako ondorioak ez ziran guk espero
genduzanak. Guk espero genduana, umeengan familiaren eraginak behera egitea azken urteotan, baina datuak arakatzean, konturatu ginan galdetegia osatu eben pertsona ia guztiak familia aukaratu ebela. Denbora pasatu arren, familiaren eragina ez da inoiz bukatuko, gehienez lagunen eraginarekin bardindu egingo da. Egia esanez,, familia beti dago bertan eta lagunak aldatu daitekez horregaitik familiak beti dauka umeen erabakietan zerbait esateko.

ZELAN BURURATU JAKUN GAI HAU?

Antzina familiek umeengan eragin oso handia eukiten eben, lagunak ordea ez eben pisu nahikorik umea eragiteko. Guk gaur egun, egoerak bardin jarraitzen dauan ikertu dogu eta emaitzak nahiko harrigarria izan dira. Ikerketa hau, galdeketa baten bidez burutu dogu eta umeak diranez, haientzako erakargarria dan gai bat aukeratu eta asmatu dogu. Aukeratutako gaia “nogaz joango zinateke?”da. Gai honegaz, umeak esperientzia fiktizio batean murgiltzea izan da galdeketa erakargarriagoa egiteko.
Gaiak familia eta lagunak banatu egiten dauz eta familiako lau partaide aukeratuta edo lagunetako lau pertsona aukeratuta ilargira joan behar ziran beste guztiak lurrean itxiz. Guk ikerketa honegaz, sozietateak aldaketa bat jasan dauala eta gurasoak jada ez dabela hainbesteko eragina (gaur egungo umeengan)demostratu nahi genduan eta azkenean, lortutako emaitzen bidez esan daikegu guk espero genduana ez dala gertatu. Aipatzekoa da grafikoak ikusi ezkero oso parekatuta dagozala familia eta lagunak eta horrek esan gura dau familiak eragin asko galdu dauala eta lagunak gero eta eragin gehiago dabela.

IKERKETA HAU NOLA BURUTU GENDUAN?

Taldekideen artean, galdetegi bat egitea erabaki genduan, eta galdetegi hau hiru zatitan banatzea. Galdetegia 8,10 eta 13 urteko gazteei egitea erabaki genduan honek diralako hurrengoko generazioa. Galdetegia bi bloketan banatu genduan, familia eta lagunak.
Gazteek familia aukeratzen baleben, gure helburuak ez litzateke beteko, lagunak aukeratzen baleben, gure helburua bete egingo zan.

ZER LORTU GENDUAN GALDETEGIAK EGIN ETA GERO?

-       8 urteko umeei galdetegia egiterakoan suposatzen genduan danak familia aukeratu ebela eta datuak ikustean suposatzen genduana gertatu zan, ia neska-mutil gehienek familia aukeratu eben, nahiz eta ume batzuk lagunak aukeratu.




-    10 urteko umeei galdetegia egiterakoan, 8 urtekoen antzera, familiakoak aukeratuko ebela pentsatzen genduan eta horrela izan zan. Gehiengoak familia aukeratu eban, eta 8 urtekoekin egindako grafikoarekin alderatuta oso tarte handia ikusi daiteke.






-     13 urtekoekin galdetegiaren erantzunak 8 urtekoenaren antzekoak izan ziran, baina esan beharra dago bi aldeak gehiago aldentzen dira nahiz eta bien artean tarte handia egon.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina