2019(e)ko apirilaren 30(a), asteartea

Kirol apostuak eta zintzotasuna


Gaur egun, kirol apostuak zaletasun eta aktibitate oso ohikoa bihurtu dira gure gizartean eta euren eragina oso handia da dirua irabazteko era erraza eta merkea delako. Internetez gain, tabernetan eta jatetxeetan apostu egiteko aukera dago, eta hau gutxi balitz ere, publizitate kanpainek bezeroen tentazioa pizten dute. Horregatik, inkesta bat sortu genuen kirol apostuak gazteen zintzotasunean eragina bazuen aztertzeko eta galdera desberdinak planteatu genituen.



Hasteko, euren adina galdetu genien eta gure sorpresarako, inkesta egin zuten %65-a 18 urte baino gutxiago zituzten, agerian utziz kirol apostuen munduan sartzea oso erraza dela eta gaur egun nerabeak lehenago hasten direla apostuak egiten. Ondoren sexua galdetu genuen eta %75-a mutilak ziren, beraz, esan dezakegu mutilen presentzia askoz nabarmenagoa dela neskekin konparatuta. Gure hirugarren galdera maiztasuna eta zergatia izan ziren eta emaitzen arabera, nerabeek asteburuetan egiten dute apostu gehien, euren ustez, dirua irabazteko eta lagunekin desafio antzera bat izateko. Emaitza hauek kontuan izanda, argi dago asteburuetan apostu gehien egiten dela ekitaldi eta partidu garrantzitsuenak egun hauetan ematen direlako eta presio soziala eragina duela ere lagunekin desafio baten bezala hartzen dituztelako apostuak. Inkestarekin jarraituz, zenbat diru apostatzen zuten galdetu genuen eta inkesta egin zutenen %52,6a 0,5/1 euro bitartean apostatzen zituen, hau da, zifra nahiko baxua. Apostuetan irabazitako maximoa eta minimoa ere galdetu genuen eta bien batazbestekoa oso antzekoa izan zen, 20-25 euro inguru, zifra nahiko altua 0,5/1 euroko apostuak eginda. Azkenik, apostu gehien egiten zen kirola aztertu genuen ere eta futbola izan zen %63,2ko portzentajearekin, eta hau gure ustez oso lotuta dago kirol honek duen publizitate masiboarekin, oso ezaguna bihurtu delako aspalditik. Azkenik, eta datu garrantzitsuena bezala, inkestatuen %79,2a ez zuen irabazi propiorik, edo beste era batera esanda, jokoan jarritako dirua ez zen haiena.

Hau guztia kontuan hartuta, ez gara gai izan zintzotasuna oso erlazionatuta dagoen jakiten baina datu interesgarri batzuk jaso ditugu. Batetik, apostuen mundua oso maskulinizatuta dagoela ikusi ahal da, eta futbolaren irabazien zergatienetariko bat agerian utzi dugu. Beste alde batetik, gai izan gara ere ohartzeko mundu honetan diru gutxi izanda ere diru asko irabazi ahal dela eta horregatik tentazio handiko aktibitatea da. Bestetik, ikertu dugu ere nerabeek beraiena ez den dirua jokoan ipintzen dutela eta deduzitu daiteke irabazi propioak izanda, apostu gutxiago egiten dela. Azkenik, presio sozialaren eragina ere agertu da, inkestatuen arabera, lagunekin desafio antzerako bat delako haientzat kirol apostuak eta haien lagunak eragina dutelako euren erabakietan, eta apostu gehien egiten den denbora asteburuetan da, esan dugun moduan, ekitaldi garrantzitsuenak larunbatetan eta igandeetan gertatzen direlako





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina