2019(e)ko apirilaren 30(a), asteartea

Jarrera eta arreta falta, ikasleen errua edo hezkuntza zitalaren ondorio?

Ikasleen jarrera eta arreta aldatu daiteke hauetan eragina dute faktoreetan aldaketak egiten badira, nola ikasgaiarekiko hala irakaslearekiko ikuspuntua aldatuz, sarien edo dinamika ezberdinen bidez.


Gaur egun ikasleen jarrera orokorra txarrera egin duela ikustea erraza da; izan ere, badira jada urte batzuk ikasleak maisuarekiko zuten errespetua, arreta eta lan egiteko gogoa galdu egin direla. Hainbat faktorek baldintzatu dute aldaketa hauek: gizartearen eboluzioa, gaur eguneko heziketa… baita klaseak emateko modua ere. Espainiako hezkuntza eredua ez dago gaur eguneko beharretara egokituta, eta honek gaur eguneko ikasleen motibazioan, arretan eta ikasteko nahian ondorio kaltegarriak dituzte, eta hauek haien jarreran eragina dituzte. Horregatik, behaketa bat egin dugu ea ikasleen jarrera eta arreta nola aldatu daitekeen jakiteko pizgarri baten aurrean.



Gure ikerketa urte ezberdineko ikasleen behaketan oinarritu dugu, eta bi zatitan banatu dugu: pizgarririk gabeko eta pizgarriekin izandako jarreren behaketa. Lehenengo eguneko jarrera desatsegin eta zatarrak apuntatu genituen; baina baita izandako jarrera agurgarriak ere. Bestalde, bigarren egunean, ikasleek izandako jarreraren aldaketak apuntatu genituen, eta haien artean konparatu genituen, eta ondorio bat atera genuen: ikasleek ikasgai baten aurrean izaten duten jarrera moldagarria da ikasgaiarekiko arreta eta ikuspuntua aldatzen bada.



Berez, ikasleek ikasgai edo irakasle baten aurrean duten jarrera eta arreta aldatu daiteke, hauten aldaketak eraiten dituzten faktoreek modu ezberdinetan antolatzen baditugu; adibidez pizgarriak (gozokiak) sari modan emanez. Badaude be arretan eta konpromisoan eragina dituzten beste faktore asko, izan ere klase dinamikoak egitea, sariak ematea edo gaiak modu interesgarriago baten ematea, adibidez. Bestalde, egon dira ere modu formal batean eta ia aldaketarik gabe egon diren ikasleak, baina esan dezakegu modu globalean gure hasierako hipotesia bete egin dela gehienbat, nahiz eta kasu guztietan ez.

7 eta 17 urte bitarteko umeekin egin izan dugu ikerketa, haien egunerokotasuneko arloetan aztertu genituen, bi astetan klase berdinera joanez, eta egun bakoitzeko jarreraren apunteak hartuz. Emaitza anitzak izan genituen, izan ere zenbat eta ikasleak nagusiagoak izan, orduan eta txarragoa zen haien jarrera eta irakaslearekiko errespetua. Ume txikienak irakasleak errespetuz handiz tratatzen zituzten, gurasoak izango balira bezala, eta nahiz eta batzuetan zarata egin, isildu bezain orduko mutu geratzen ziren, ezer esan barik. Bestalde, nagusien jarrera ona zen hasieran, baina denbora pasatu ahala, haien jarrera txarrerantz zihoan, eta irakaslearekiko eta gaiarekiko arreta oro galtzen  zuten.

Ikerketa honen ondorio nagusiena ikasleen arreta aldatzeko erraztasuna izan da; izan ere gozoki ziztrin batzuekin hitz egiteari utzi eta haien artean isiltasuna eta errespetua eskatzea lortu izan dugu. Honek erakusten digu gaur eguneko heziketa modua zaharkitua dagoela, eta gaur egun umeak nahiago dutela ikastea jolasen, aktibitateen edota proiektuen bidez. Horrez gain, horrelako ariketak egiteak ez ditu soilik ikasle hobeak izaten lagunduko, baita pertsona hobeak ere. Bestalde, gaur egungo heziketa ez da pertsona bakoitzaren beharretara egonkortzen, eta honek informazio eta ulermen gabezia handia sortzen du, eta honek denbora pasatu ahala eragina du ikasleengan; izan ere, etxe baten zimenduak txarto egiten badituzu, ezin izango duzu eraiki etxerik, momentu batean edo bestean jausi egingo baita. Horrelakoa da gure heziketa, eta aldatzeko beharra sentitzen dugunez frogatu egin dugu zelako erraztasunarekin aldatu daitekeen, momentuz, hartzaileen jarrera. Orain denbora da emaileek haien ikuspuntua aldatzea, aurrera egin nahi badugu gizarte bezala, gu baikara gizarte honen etorkizuna, beraz, zer egingo dugu, atzera begiratu edo aurrera joan?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina