2020(e)ko apirilaren 20(a), astelehena

KORONABIRUSAK JENDEAREN ANTSIETATEA IGO DAU


KORONABIRUSAK JENDEAREN ANTSIETATEA IGO DAU

Koronabirusa edo COVID-19 mundutik gutxinaka-gutxinaka zabaldu da. Gaitza, Txinan sortu zan, eta ikerketa baten arabera, bertako populazioaren %42aren antsietatea igo egin da. Euskal Herrian be, gure ikerketaren arabera, populazioaren %82aren antsietatea igo da.



Egoera honen ondorioz, gure inkesten arabera antsietatea igo da. Lehenengo, Txinan berrogeialdian egon diranean, Txinako Psikologia Elkarteak egindako ikerketa baten arabera, 18.000 txinatar herritarren % 42,6k agertu eben koronabirusarekin lotutako antsietatea. Orain, Espainiako herritarrak berrogeialdian dagoz eta koronabirusaren ondorioz, gure inkestaren arabera antsietatea igo da baita. Inkestan 165 pertsonek parte hartu eben; antsietate gitxi ala ezer euki dabenak, 67 izan dira, hau da, %40,6a; apur bat euki dabenak, 45 izan dira, hau da, %27,2a; eta, asko dabenak 53, hau da, %32,2a. Beraz, antsietatea maila desberdinetan igo dan arren, herritar gehienetan igo da, 29 pertsonek, hau da, %18ak ez dau antsietaterik, baina ostera, 136 pertsonek, hau da, %82ak antsietatea dabe.




Gaur egun, Euskal Herriko jende guztia berrogeialdian dago, muturreko neurriak hartu dira eta lehen mailako beharrengaitik bakarrik irten daitekez, hau da, supermekatura joateko, txakurra paseatzera, farmaziara eta medikura. Gure inkesten arabera ia guztiek protokoloa jarraitzen dabe, zehazki %98,2ak eta lehenenego beharrengaitik kalera irtetzean prebentzio desberdinak hartzen dabez.



Zalantzarik gabe, herritarren ohiko egunerokotasuna eraldatu dau COVID-19 gaitzaren zabalkundeari eusteko ahaleginak eta egunorokoaren aldaketa hori ez da erraza inorentzat. Errealitate bat da ezin dabela nahi dabena egin eta lehen egiten ebezan gauza guztiak ezin dabez egin, adibidez: lagunekin geratu, paseatu, jatetxe batera joan, etab. Hala ere, jendeak bere etxetik lan egiten eta ikasten jarraitzen dau, hain zuzen be, eskolak eta unibertsitateak klaseak bideokonferentzia bidez ematen dauz, baina gure bizitza ez da bakarrik gure lanean edo ikasketetan oinarritzen, jendeak bere lagunekin egon behar dau edo etxetik kanpo egon eta haizea hartu behar dau lasaitzeko, baina orain lan egiten dogu bakarrik eta urduri gagoz koronabirusagaitik. Gure inkestan ikusi daiteke nola urduritasun maila desberdinak egon arren, COVID-19ak denak arduratzen dauz, hau da, %7,2ari gutxi ala ezer arduratzen deutso, %12,8ri zerbait eta %80ari asko. Gainera, pertsona batzuk eukien arduretako bat, janari barik gelditzea zan eta guk egindako inkestaren arabera, %20,6ak supermerkatuan gauza asko erosi dabez eta ostera, %79,4ak ez.






Ondorioz, egoera hau guztiontzat oso zaila da, baina azkenaldian Espainian jende askok birusa dau, hain zuzen be, 2020ko apirilaren 10ean batutako datuen arabera, 157.022 pertsona kutsatuta dagoz, 15.843 hildako eta 55.668 gaitza gainditu dabe. Beraz, guztiak kolaboratu behar dogu etxean geratzen, egoera hau hobetzeko eta ahalik eta arinen gure eguneroko bizitza berreskuratzeko. Gainera, antsietatea dabenek psikologoen jarraibideak segidu behar dabez antsietate hori kontrolatu eta murriztu daiten.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina