2020(e)ko apirilaren 21(a), asteartea

Gizartearen klixea

Estereotipoen kontzeptua hainbeste errepikatzen danez gizartean eta orain gauza arrunt eta errepikakorra bilakatu danez, esan daiteke XXI. mendeko klixea bihurtu dela.

Gaur egun gizarteak estereotipoen kontzeptuan dauan ikuspuntua anitza dala esan daiteke, baita
gehiegizko desberdintasunak dagozala talde edo gizarte batek izaera aldaezinez onartutako irudian edo ideian be; izan be, hainbat ikuspuntu zein teoria agertu ahal dira zenbait gaiei buruz, esate baterako, persona baten fisikoari buruzko gustuak edo norbaiten personalitateari buruzkoak. Estereotipoen gogoetak aldakorrak dira, gustuak, modak, ideiak, etab. aldatzen doazalako denbora aurrera joan ahala eta horreek eragiten dabe gaia pil-pilean egotea nahitaez, esan daiteke erabat egokia dala estereotipoen kontua aztertzea, gizarteak arrunt bihurtu baitau honek dauan eragina eta ez litzateke neurri batzuetan aproposena izango, gizarte-presioaren ondorioz personak koldartu ahal diralako eta indarra izan ahal dau gizabanakoen ebazpenetan, zalantza eta uzkurtasun egoerak argitaratuz.

Gainera, azkenaldi honetan agertu dan egoera larria itzal handikoa izan da esparru honetan, jendarteak ideologia, jarrera eta bizimodua aldatu daualako besteekiko, hau da, Covid-19 birusak gizartearen bizimodua aldatu dau errotik, estereotipoetan be eragina izanik. Alde batetik, kuarentenagaz inork ere ez da irteten kalera, beharrezkoak diran egoera berezietarako (erosketak, personen zainketa...) eta nahitaez egon beharreko lan-jardueretarako besterik ez. Irteten direnen artean estereotipo berriak sortu dira, adibidez, maskarak erabiltzeagatik edo beste edonorekin kontaktua izateagaitik. Gainera, birusaren jatorria Txina izanik, txinatarren aurkako arrazakeria sortu egin da. Bestalde, nabaria da be baimenik gabe irteten direnen kontrako jarrera eta etxerik ez daben pertsonengan be.

Horregatik, kuarentenak eragindako egoera barri honek izan daiteken estereotipo berri ezbardinak aztertu gura izan dira eta hau da frogatu nahi izan dana ‘WhatsApp’ bidez partekatutako inkesta baten, non 90 personen partehartzea aztertu da.

Argi geratu da eta erabat egiaztatu da, jendeak ‘estereotipo’ berban pentsatzean, askok pertzepzio eta eretxi bera dabela, estereotipo hitzaren deskribapenean gehien nabarmendu diren ideiak honek izan dira: aurreiritzia, gizarteak inposatutako iritziak besteei buruz, gizartearen ondorioz sortu diren balorazioak, gizartearentzat “zuzena” denaren pertzepzioa… Hori horrela izanda, ondorioztatu  daiteke jentearen ustez gizartea izan dala ideia hori garatu dauana batez be; eta horregaitik, neurri baten, kontuan hartuta guztiok partekatzen dogun gizarte-hezkuntza, gustu berak inposatu dirala ikusi ahal da, desberdina izatera lotsa daben personak dagozalako eta errazagoa bilakatu dalako besten ikuspuntuak eta pentsamenduak partekatzea norberarenak izatea baino, gizartea horretara ohitu da ezinbestean.

Inkestaren azterketagaz hasteko, inkestatuei bi nesken eta bi mutilen argazkiak jarri jakezan ia euren fisikoa erreparatuz zein aukeratuko eben galdetuz. Jarraian, argazki berdinetaz baliatuz neska eta mutil honeei kualidade batzuk jarri, ia inkestatuen eretxia guztiz aldatzen zan ala ez frogatzeko. Inkestatuen arabera, argazkian ikusi daiteken moduan nesken kasuan, planteatutako hipotesia guztiz aldatu egin da. Aurretiaz pentsatu izandakoa, ezeztatu da, gehiengoak neska ile horiduna aukeratuko ebelakoan egonda, argi agertu da neska ile marroikoa gurago dabela (%63,3) fisikoan oinarrituz gero. Horrezaz gain, honen kualidade batzuk jakitean, inkesta bardin jarraitu dau, hau da, aukeratua ule marroia dauana izan da, diru kopurua aitatzean edo borondate maila aztertzean, hortaz hasieran eukindako teoria ezin izan da guztiz ziurtatu.

Mutilen kasuan aldiz, hipotesia bete dala ziurtatu daiteke. Kamiseta beltza daukan mutila aukeratua izango zala pentsatu eta %72, 2k hori aukeratu dabe, aurretiaz pentsatu izandakoa betez. Gainera, mutilen ezaugarriak jakitean inkesta bardin jarraitu dau be bai (fisikoa aztertzean, diru kopurua aitatzea eta ezgaitasunak aipatzean), azken kasuan izan ezik, non kamiseta zuria dauanak boluntariotza askotan parte hartzen dauan ez, %85,5ek aukerartu dabe, 13 persona besterik ez kamiseta beltza dauana aukeratuz, honek gizartea ez daula kontuan hartzen aitatzen da.



Egia da gizartean entzun ahal izan dala noizbait estereotipo batzuk ezarri dirala neskentzat eta beste batzuk mutilentzat, eta inkestan aipatu danez, kolore urdina beti esleitu izan jake mutilei eta arrosa neskei. Bestalde, beste adibide argi bat da, neskak mutilak baino langileagoak izaten dirala. Bi galdera horreen bidez, oraindik horrelako pentsamendurik badagoen egiaztatu nahi zan, eta inkesta egin ondoren ondorioztatu da izandako pertzepzioa erabat ezeztatu dala; izan be, mutilentzako ‘alferra’ adjektiboa eta neskentzako ‘langile’ adjektiboa direla iradoki eta galdetutako pertsonen %75,5ek ideia hori gezurtatu dau.

Koloreei buruzko galderari dagokionez, galdetutako pertsonen %40k 10etik 1eko puntuazioagaz baloratu dau planteamendu hori ez dala zuzena. Ikus daitekeenez, ehunekoak asko aldatzen dira, oraindik be bada horrela pentsatzen dauan jendea. Beraz, jende portzentaje txiki hori alde batera itxita, gizartea ondo ari dala aurrera egiten pentsamendu mota horietan eta kontzeptu horiek lehenago eboluzionatzen susmatu da.



Aurretik aipatu dan lez, estereotipoak be eragin handia izan dabe gaur egungo egoeragaitik, Covid-19a birusak eragin dauanagaitik. Horregaitik, horreri buruz galdera batzuk planteatu ziran, aldakuntza horreek antzemateko; emaitzetan isladatutakoa azalduko da, jentearen ikuspuntuetan aldakuntzarik eragin dauan ikertzeko, pentsatutako egoera batzuetan soilik, esate baterako, arrazakerian, kale gorrian dagozan personekiko jarreran eta jentearen aurreko jarreran estula edo maskarak eramategaitik.

Arrazakeria nabarmendu dala txinatarren aurrean ikusi ahal izan da oraingo egoera honen zenbait uneetan eta ikuspuntu honegaz bat datozan baloratzeko 1etik 10era eskatu da. Argi ikusi daiteke jentearen arteko desbardintasunak esparru honetan; izan be, denetariko balorazioak emon dabez, baina gehiengoek aitatutako jarrera desegokia piztu dala onartzen dabe, %18, 9k. Bestalde, horren aurkako aldeak agertu dira be bai, %12,2k guztiz kontrakoa pentsatzen dauala adieraziz, kontresan bat sortuz teoria honetan, non hareen aurreko estereotipo bat ez da zehazten.



Gutxi hitz egiten da berrogeialdi hau igarotzeko eta irauteko sabai baten azpian bizi ahal dabenek benetan zorionekoak dirala. Baina zer gertatzen da eguneroko bizitza kaleetan egiten dabenekin? Non egon ahal dira, erabat babestuta egon daitezan? Horregatik, inkesta honen bidez egoera horretan, batez be, kontuan hartzen diren ala ez aztertu nahi izan da.

Lehenengoz egindako galdera hurrengoa da: Kontuan hartzen dozuz kale gorrian dagozanak bizitzen ari garen birus egoera honetan? Eta egoera hau bizi ez bagendu pentsatuko zenuke hareengan?. Argazkian ikusi daitekeen moduan, %65,5ak ezetz esan dau, ordez, %34,5 baietz.

Egindako beste galdera bat kaletik maskara edo eskularruak eroteagaitik edota are gehiago, jende gehiagorekin kalean estula egitean, ezberdin begiratu behar izanaren ikuspuntua galdetu da .
Konprobatuz jende gehienak ez dauala uste horrela izan behar danik. Emaitzak honeek izan dira, %94,4ak ezetz adierazi egin dau eta %5,6ak baietz. Hortaz, nabarmendu daiteke, personak ez dabela estereotipo hori finkatu besteengan, ez dabe horrela joatearen ideia epaitzen modu negatiboan.

Oro har, estereotipoak gizarteak sortutako aurreiritziak dira eta ikusgai gelditu da. Izan be, gizartea jakitun dago, ideia honeek sortu dauzanak izan dala. Honela, estereotipoak konnotazio negatiboa izanda, hareekaz amaitzeko beharrizana dagoala ikertu da, neurri baten oso eraginkorrak diralako arlo sozioalean gehien bat. Azkenean, estereotipoak gehiengoen eretxitik datoz eta errazagoa izan daiteke gehiengoaren pentsamendu bera izatea, norberarena izatea baino; izan be, ikuspuntu pertsonala alkarbanatzeak ezadostasunak sortu ahal dauz eta horren bildur diranak, kikildu edota ahultasuna sentitzen hasi ahal dira, benetan pentsatzen dabena ez adierazteren izutasunagaitik. Horrela, estereotipoak osotzen dabezan ezaugarriak zehatzagoak bilakatzen hasi dira, guztiok ezarritakoa pilakatuz, hau da, gizartearen ikuspegitik egokiena izango litzatekena inposatuz.

Are gehiago, harrigarria da be nola inkestetan ageri da gizarteak jakitun dagoala hainbat egoera latzetaz, esaterako, azkenengo inkestan, txarto begiratzea salatzen dauanean, %94,4ak adierazi dau bere desadostasuna, baina gertatzen ari dan egoera bat da. Beraz, harrigarria da nola gizartea jakitun dagoan egoera gogor honeetaz eta estereotipoen kaltez. Hala ere, ez dau ezer ez egiten horrelako ohituretaz libratzeko eta neurri baten konponbidea bilatzeko.

Azkenik, egindako ikerketak bai inkestan eta ezagutzetan oinarritutakoa, hasieran planteatutako hipotesiak aldakorrak izan dirala adierazi dau zenbait kasuetan, baina egiaztatu daiteke itaun batzuetan guztiz bete egin dala. Esate baterako, Coronabirusari buruzko inkestan gehiengoak txinatarren aurkako jarrera desegokia eman dala onartu egingo ebelakoan egonda, hipotesia bete dala esan daiteke. Ordea, balorazioak asko izan diranez, izan dira be txinatarren aurkako jarrera arrazista ukatu dabenak.

Maider Galindo
Saioa Aguillo
Oier de la Cruz
Naia Fdez. de Leceta

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina