2020(e)ko apirilaren 14(a), asteartea

Konfinamendua jasango al dugu zoratu gabe?

Konfinamendua jasango al dugu zoratu gabe?
“ Toda mi vida ha cambiado ”, adierazi du inkestatuetako batek.

Mundua arraroegia iruditzen zaigu oraintxe bertan. Ez (edo ez bakarrik) azkarregi aldatzen ari delako eta gutako edozein gaixotu daitekelako edozein unetan, edo birusa eraman dezakelako eta ez jakin. Arraroa iruditzen zaigu, azken asteek gauzarik handienak ere alda daitezkeela azaldu dutelako, edozein unetan.

Espainiarrak taldekoiak gara berez, kanpoan bizitza egitera ohituta gaude, gehienak apartamentuetan bizi gara. Ondorioz, bakardadeak eta isiltasunak konfinamendua bereziki gogorra bihur dezake pertsona askorentzat. “Sakrifizioak” egitea eskatu digute, eta modu nahiko dramatikoan bizi garen artean, gure buru-osasuna desafiatzen ari gara.

Hala ere, ehunka milioi europar itxialdian dauden bitartean, entretenitzeko eta psikologoek ohartarazten dituzten konfinamendu-arriskuak indargabetzeko gero eta modu sortzaileagoak aurkitzen dituztela islatzen dute sare sozialek. Psikologoei entzun ala ez, gure ustez, kontinente osoan milioika pertsonek garatu dituzte egoerari aurre egiteko estrategiak. Azken hau gure hipotesia izanik, 2020ko martxoaren 23tik 29ra bitarteko astean partekatutako inkesta baten bitartez, 82 pertsonako lagin batean hori betetzen dela frogatu nahi izan dugu.



“ Toda mi vida ha cambiado ”, adierazi du inkestatuetako batek. Etxetik lan egitea eta ikastea, bertatik ezertarako ez ateratzea, eskuen zein etxeko garbiketa sakontzea eta maiztasun handiagoarekin egitea… dira erregistratutako aldaketarik errepikatuenak.

Honek ondorio emozionalak dakartza, eta %30,5k baino ez dute baieztatzen berrogeialdian izan zitzaketen sentimenduei aurre egiteko prestatu zirela. Hori horrela izanda ere, ziurgabetasunez betetako egoera honetan, eguneroko egitura bat sortzea gomendatu da, estresaren aurrean koltxoi gisa lagundu dezakelako, eta %90,2ek jateko eta lo egiteko ordutegi bat mantentzen ari direla adierazi dute. %68,3k egunero aldatzen dute lo egiteko erabili duten arropa, eta %70,7ek etxean zeregin bakoitzerako leku bat finkatu dute. Era berean, %100ek ari dira zainketa pertsonalari garrantzia ematen. Hortaz, jarraibide osasuntsuak betetzen dituzte.



Jarduera-maila egokia izatearen garrantzia argi utzi da ere. Etxetik atera ezin garenez, ohikoena da askoz gutxiago mugitzea, eta horrek gure gogo-aldarteari eta gure forma fisikoari eragiten die. Horregatik, aktibo mantentzea aholkatu da etxean egin daitezkeen ariketekin, eta, hain zuzen, %63,4k ariketa fisiko errutina bat jarraitzen dute.

Horrez gain, sostengu soziala baliabide telematikoen bidez bilatzea proposatu dute psikologoek, gure senide, lagun eta ezagunekin harremanetan egoteko. Sare sozialek zeregin garrantzitsua izan dezakete urrun daudenekin komunikazioa mantentzeko, eta pertsonei aukera ematen diete maite dituztenei beren egoeraren berri emateko eta ondo daudela ziurtatzeko. Inkestan parte hartu dutenen %80k telefono mugikorrak eta Interneteko sarbidea duten bestelako gailuak ezinbesteko baliabideak bihurtu direla onartu dute. Honek aurreko gomendioa jarraitzen dela egiaztatu digu. Hori horrela izanda ere, eguneroko egitura bat sortzea, aktibo mantentzea eta sostengu soziala erabilgarriak izan daitezke, baina ez gaude guztizko arrakasta lortzeko formularen aurrean: %45,6k atsedenarekin lotutako arazoak izan dituzte, %45ek soilik uste dute konfinamendu aldia euren sormena estimulatzen ari dela eta %72ri egunak errepikakorrak direla iruditzen zaie. Honek agerian uzten du aztertu ez ditugun faktore gehiago ari direla egoera baldintzatzen (gaininformazioa, egoera laborala, batik bat).

Hortaz, aurreko guztiarekin ondorio batera iritsi gara. Gure hipotesia bete da; izan ere, laginaren gehiengoa aholkuak jarraitzen ari da edota estrategiak garatu ditu. Ahal den neurrian, konfinamenduari lotutako ondorio negatiboak murrizten laguntzen digute (ehunekoen desberdintasunek erakutsi digute hori). Hala ere, pertsona konplexuak garen aldetik, horrek ez digu arazoen aurreko guztizko babesa ematen.

Angela Calvo eta Adrián Estoquera

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina