2020(e)ko apirilaren 20(a), astelehena

Kezka, ardura, estura, urduritasuna… antsietatea!

Egunero pairatzen dituzun arazoak gaixotasun honen zantzuak izan ahal dira.

Azterketen garaia hasten da eta ikasleen artean tentsio giroa nabaritzen da, horrekin batera, egonezin arraro bat sortzen zaigu gure barnean; jakinda egin dugun esfortzu guztia azterketa batzuen menpe dagoela. Agian, gure buruarekiko ez dugu konfiantza nahikorik edo ez gara gai sentitzen zeozer egiteko. Apika, gure inguruko pertsonek gugan presio handia jartzen dute eta horrek kezkatzen gaitu.


Dena delakoan, aurretik aipatutako egoera guztiek gugan sintoma batzuk eragiten dituzte, antsietateari dagokienak. Esate baterako, egonezina eta tentsioa, bihotz erritmoa handitzea, izerditzea, dardarak, nekea, lo egiteko arazoak, etab. Ohikoenak izanik, nekea eta tentsioa. Gerta daiteke, sintoma hauetako bat izatea eta garratzirik ez ematea, baina arazo larri bat bilakatzea etorkizunean. Hurrengo grafikoan ikusten den bezala, gure inkestan parte hartu zuten gehiengoek antsietatearen sintomak pairatzen zituzten. Hala ere, lehen aipatu dugun moduan sintoma hauei ez zaie behar bezalako garrantzirik ematen, eta honen ondorioz, ez zaio antsietateari garrantzirik ematen.

Gainera, proiektuan egindako inkestak erakusten du antsietatea uste baino ohikoagoa dela gure bizitzetan eta jende kopuru handi batek pairatzen duela; batez ere, ikasleek eta langileek. Beraz, esan dezakegu antsietatea ugaria dela gaztaroan; haien osasunean ondorioak izan ahal dituena edota arlo sozialean.

Izan ere, erantzuleen erdia baino gehiagok antsietatea izan dutela baieztatu zuten inkestan. Era berean, antsietateak beste gaixotasun batzuk eragin ahal ditu, besteak beste, depresioa eta arlo sozialari dagokionez, jokabide batzuk egitera eraman ahal gaitu, gure ingurunetik isolatuz eta
pertsonak gugatik aldenduz.

Horretaz gain, esan beharra dago antsietatea gizartean ez dagoela ondo ikusita edo onartuta. Izan ere, gaixotasun psikologiko mota hau, depresioa edo estresarekin batera, gutxietsi egiten dira, behar besteko garrantzia ematen ez zaielako eta ez direlako normaltasunez tratatzen. Honen ondorioz, antsietatea pairatzen duten pertsonek ez ulertzearen edo ez onartzearen beldur dira eta ez diote honi aurre egiten. Izan ere, gure inkestaren datuetan oinarrituta, bakarrik populazioaren %30,2a joan da noizbait psikologoarenera.

Ez hori bakarrik, eragozpen fisikoren bat dugunean edo zerbait gogaitzen gaituenean, berehala, medikuarengana jotzen dugu, zer gertatzen zaigun ikusteko eta horri konponbide bat emateko. Baina, aldi berean, antsietateari dagozkion sintoma batzuk ditugunean, atzeratu egiten dugu, denbora bat igarota pasatuko zaigulakoan pentsatuz edo momentuko gauza bat dela. Horregatik esan dezakegu, gaixotasun fisikoei garrantzia ematen dizkiegun bitartean, psikologikoei ez dizkiegu arretarik jartzen.

Gaurkotasunean indar handia duen gaitza gure osasun psikologikoarengan Covid-19 birusarena
da. Coronabirusa, arazo globala izanda, mundu osoko gobernuetan piztu egin du alarma
egoera; ondorioz, hartu diren neurriak hurrengoak izan dira: Berrogeialdia, urruntasun
soziala, esku-garbiketa, onlineko komunikazioa eta lana…

Hainbat ohitura berri eta batez ere, hainbeste ordu egotea etxean ezer egin gabe, bizi ari garen egoeraren inguruan gehiegi pentsatzea eragiten gaitu. Are gehiago, gure kultura duen herrialde baterako, non sozializatzea eta kalera irtetzea gure egunerokotasunaren ezinbesteko atalak direnean. Psikologoen zerbitzuak online edo telefonoaren bitartez egon arren, populazioaren ehuneko oso baxu batek egiten du honeen erabilera; datu hauek oso kezkagarriak dira, jakinda gure inkestan parte hartu duten %64.4ak momentu honetan antsietatea pairatzen ari dela. Gure hipotesia egiaztatuz, gaixotasun psikologikoei ematen zaien garrantzia eskasa dela. Sahiestezina da pertsonak haien etorkizunari buruz ez kezkatzea; ikasketak, lana, negozioak… jokoan daudenean.

Ondorioz, gure hipotesiaren zati bat baieztatu dezakegu; egia da gaurko gizartean osasun psikologikoa gutxietsi egiten ditugula fisikoaren aurrean baita coronabirusak eratu duen egoera jasanezina dela pertsona gehienentzat ere. Hala ere, ezin dugu guztiz ziurtatu beste atala, antsietatea heldu zein nerabeen gaixotasuna delako. Ikerketa lan hau aurrera eramateko eta artikulu hau idazteko, 283 pertsonei egin diegun antsietateari buruzo inkesta batean oinarritu gara.

Egileak: Maddi Castaños, Nahia Castaños eta Nahia Crespo

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina