Etxera joan eta pantailaren aurrean eseri,
horrelakoak dira gaur egungo umeak. Gaur egun umeak orduak eta orduak pasatzen
dute pantailaren aurrean eta oso gaztetik izaten dituzte mugikorra, tableta,
ordenagailua… Ikerketa bat ikusi genuen, umeak zenbat eta denbora gehiago eman
pantaila baten aurrean haien imajinazioa orduan eta txarragoa dela zioena.
Guk ez geunden
oso ados datu hauekin, beraz, Begoñazpi Ikastolako ikasleekin ikerketa egitea
erabaki genuen. 5 eta 9 urte bitarteko umeak hartu genituen eta HH3.mailatik LH5.mailara arte klase bat maila
bakoitzeko aukeratu genuen ausaz eta orri batean inkesta bat eman genien, eta
gurasoek bertan zenbat ordu pasatzen zuten pantaila baten aurrean jarri behar
zuten. Asteko egun guztietako bakoitzean pantailaren aurrean igarotako egunak
zehaztu dituzte, hurrengo baloreen artean egun bakoitzeko bat aukeratuz: 1) 0-1 ordu ; 2) 1-3 ordu ; 3) +3 ordu. Ondoren, atzean haien familiaren
edo haien lagunen marrazki bat egitea
eskatu genien eta hauek izan ziren emaitzak:
Atera ditugun ondorioak: Egiaztatu dugu ikusi genuen ikerketak
aurkeztutako emaitzak Begoñazpi Ikastolako umeek ere aurkezten dituztela; hau
da, pantailaren ( batez ere telebistaren ) aurrean denbora asko igarotzen duten
umeen irudimena, oro har, urriagoa da hortan denbora gutxi eskaintzen duten
umeena baino.
5 urte:
5 urteko umeen
artean hurrengoa ikusi ahal izan dugu:
Astean zehar
egunen bat 3 ordu baino gehiago pantaila baten aurrean igarotzen duten umeen
marrazkiak nahiko eskasak dira ( betiere haien adina aintzat hartuta atera dugu
ondorio hau ). Izan ere, hainbeste denbora pantaila baten aurrean igarotzen ez
duten umeen imajinazioa marrazterakoan nahiko hobea dela nabaritzen da, nahiz
eta kasu asko dauden telebista edo beste aparatu elektroniko gutxi erabiltzen
duten umeek besteek bezain imajinazio gutxi dutela.
6 urte:
Oraingoan
pantaila aurrean denbora asko ( egunen bat +3 ordu ) eta denbora gutxi
igarotzen duten umeen artean hainbesteko aldea ez dago; izan ere, bi taldeetan
daude bai nahiko ondo marraztu eta margotu duten umeak bai marrazki nahiko
eskasak egin dutenak ere. Egia esan, izan daiteke telebista asko ikusten duten
6 urteko ume talde honek telebista gutxi ikusten dutenen marrazkiak baino
hobeagoak egin dituztela.
7 urte:
Oraingoan, oro
har, marrazkiak pixka bat eskasak dira kasu gehienetan; hala ere, telebista
gutxi ikusten duten ume batzuk egindako marrazkietan nabari daiteke nahiko
landuak izan direla, forma eta kolore egokiekin. Telebista asko ikusten dutenei
begira, oraingoan hurrengoa ikusi dugu: batzuk ondo marraztuta daude, baina
egindako marrazkiak ez dira oso aproposak edo landuak.
8 urte:
Oso nabaria da
telebista asko eta telebista gutxi ikusten duten umeen marrazkien arteko aldea;
oraingoan telebista gutxi ikusten dutenek oso marrazki onak egin dituzte, ondo
margotu eta marraztu dutelako, eta marrazkiak nahiko aproposak eta zentzuzkoak
izan direlako. Telebista asko ikusten dutenek, berriz, marrazki nahiko
kaskarrak egin dituzte, bakarrik zatika margotuak, eta marrazkien forma nahiko
txarto eginez.
9 urte:
Ez dago
diferentzia handirik telebista ikusten dutenen artean eta ez dutenen artean baina
hala ere, marrazki hoberenak telebista gutxi ikusten duten umeek egin dituzte.
Telebista asko ikusten duten umeen marrazkiei begira, ikusi ahal dugu
marrazkiak nahiko abstraktuak direla, eta koloreen hautaketa ez da egokiena.
Edozein ondorio ateratzeko
hurrengo irizpideei erreparatu diegu:
-Marrazki ona: umeak margotutako marrazkiak zentzua du;
hau da, argi eta garbi dago ume horrek zer marraztu nahi izan duen. Horretaz
gain, pertsonen forma nahiko dezentea da, eta margotzerakoan zentzuzko koloreak
hautatu ditu ( pertsonak ez dira more edo urdina bezalako koloreekin margotuak
).
-Marrazki txarra: Argi eta garbi ez da ikusten umeak zer
marraztu nahi izan duen, koloreen hautaketa eskasa, eta pertsonak, oro har,
ganorarik gabe marraztuak.
Telebista (ordenagailua, tableta eta abar barne ) asko ikusten duen ume baten marrazkia.
Telebista (ordenagailua, tableta eta abar barne ) gutxi ikusten duen ume baten marrazkia.
Emaitzei buruzko azalpena: telebista asko ikusten duen ume baten marrazkia telebista gutxi ikusten duen beste baten marrazkia baino txarragoa izateak ez du esan nahi beti horrela denik; aztertu ditugun marrazki ezberdinen artean ( 100 baino gehiago ), badaude telebista edo pantailaren aurrean denbora asko igarotzen duten umeak marrazki oso onak egin dituztenak denbora gutxi igarotzen duten umeen marrazkiekin konparatuz.
Hala ere, nahiko nabaria izan zaigu aztertutako bi multzoen arteko desberdintasuna; izan ere, modu orokorrean aztertuz eta aurretik erakutsitako bi argazkiek isladatzen duten moduan, pantailaren aurrean denbora gutxi igarotzen duten umeen "imaginazioa" aberatsagoa da pantailaren aurrean denbora asko igarotzen duten umeena baino.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina