ESAIADAZU ZER IKUSTEN DOZUN ETA ZELAKOA ZAREN ESANGO DEUTSUT
Baieztatuta!
Reality-ak ikusten dabezan pertsonen ezagutza maila beste programa mota bat
ikusten dabenaren baxuagoa da.
Gaur egun gure gizartean askotan entzuten da pertsona
bakoitzak ikusten dauzan programen arabera nortasun bat dagokiola eta
konozimendu maila baita horren araberakoa dala be. Hau da, jente gehienak
pentsetan dau reality-ak ikusten dabezanak ez dirala gizartean gertatzen danari
buruz kezkatzen edo ez jakiela interesatzen eta burubero moduko programak
ikusten dabezanak, ordea, gehiago kezkatzen dirala. Baina hau egia ote da?
Beraz, guk ikerketa honen bitartez telebista programa motek pertsona
bakoitzaren nortasunean, bere jokatzeko eran eta euren ezagutza mailan daben
eragina ikusi nahi izan dogu. Ikerketa hau gazte eta pertsona nagusiagoen
artean egitea erabaki dugu, aztertzeko informazioa zabalagoa izateko. Inkesta
ugari egin eta ikastolako ikasleen eta irakasleen laguntza izan ondoren,
emaitzak atara doguz. Emaitza honeen bitartez esan daikegu badagozala nahiko
kasu desberdin eta jenteak esaten dauanaz, kasu batzuetan egia dala probatzen
da baina beste batzuetan ordea guztiz kontrakoa da. Beraz, gure hipotesia alde
batetik egia dala esan daiteke baina beste batetik ez dala be esan daiteke,
guzti hau pertsonaren araberakoa dalako, azkenik pertsona guztiak desberdinak
garelako eta programek eragin desberdin daukielako gugan. Nahiz eta hurrengo
taulako emaitzak ikusita, esan daikegu orokorrean, kasu bakoitzean zentratzen
ez bagara, baieztatu daikegula zelan reality-ak eta horrelako programak ikusten
dabezan pertsonen ezagutza maila nahiko baxuagoa dala beste emaitzekin
alderatuz. Emaitza honek nahiko adierazgarriak dira, izan ere, hainbeste urtez
adierazi dan: “Bai realityentan bai honek ikusten dabezan pertsonak ez dira
inguruan gertatzen danaz arduratzen”, bete egiten dala orokorrean. Gainera
programa mota honek (reality-ak) gazteen artean oso ospetsuak dira, nahiz eta
aipatzekoa dan askok be notiziak eta horrelakoak ikusten dabezala.
Programa mota
|
Bataz bestekoa
|
Notiziak (Teleberria,LSN) eta lehiaketak
|
8,125
|
Telesaioak eta reality-ak
|
8
|
Telesaioak
|
8
|
Notiziak eta beste programa mota bat
|
8
|
Reality-ak (GH, MyHyV)
|
5,923
|
Hipotesia:
Gaur egun telebistan dauden programa asko, Gran hermano
,esate baterako, gazteen artean oso ezagunak direnak, ezjakinak egiten gaituen
ustea dago. Pertsona askoren ustez, programa mota hauek ikusten dituzten
pertsonak ez dira kezkatzen haien inguruan gertatzen diren gertakizun eta
berriei buruz. Hau gertatzearen arrazoietako bat beste gauzetaz ez pentsatzea
izan daiteke, modu honetan entretenitzen eta burua husten dutelako. Planteatu
genuen beste arrazoi bat entretenimendu soila izan liteke, eta beste pertsonen
bizitzari buruz informatuta egoteko.
Hainbat pertsona telebistan ikusten dabezan programen
pertsonetatik influentziatuak dira, eta honek eragina izan daike pertsonaren
jakintasunean eta ezjakintasunean, gaur egun telebistako programa pilo baten
ezjakintasun nabarmen handia ikusi daitekeelako, esate baterako hitz egiteko
arau edo moduetan,eta bilatzen dan bakarra hori bakarrik dala ematen dau.
Badirudi zenbat eta ezjakinagoa izan eta atentzioa gehiago deitu orduane ta
aukera gehiago daukazuzala reality-etan parte hartzeko, horren irabazle izateko
eta “famatu” egiteko.
Prozesua:
Prozesuarekin hasteko, lehenengo
inkesta bat egin genuen 1. 2.
3. eta 4. DBH-ko eta Batxiler osoko ikasleen artean. Horretaz gain, irakasle
batzuei bere parte hartzea ere eskatu genien, ikusten dituzten programek
haiengan eragina duten jakiteko. Hasierako inkesta honetan bakoitzak ikusten
dituen programak eta eskaintzen dieten denborari buruz galdetu genuen. Inkesta
osatzeko kultura galdera gitxi batzuk be sartu genduzan. Lehenengo inkesta
honen emaitzetan oinarrituz kurtso bakoitzeko lau ikasle hautatu genituen
bigarren inkesta betetzeko. Kurtso bakoitzeko ikasleak hartzean kontuan hartu
genuen ikusten zituzten programa motak desberdinak izatea, honela, eduki
kulturalik gabeko programak ikusten zituzten 2 pertsona eta mota honetako
programak ikusten zituzten beste biak hautatu genituen. Bigarren
inkesta hau guk aukeratutako kurtso bakotxeko lau pertsonari egin geuntsen. Gure ikerketan pausu bat aurrera
emoteko, kulturari buruzko galderak jarri genduzan. Kurtso bakotxetik reality-ak
ikusten ebezan bi pertsona eta hauek ez ebezan ikusten beste bi pertsona
aukeratzean, gure hipotesiaren konprobaketara zuzenean bideratu euskun.
Inkestei esker grafikoak atara genduzan portzentaiak ikusiz gure emaitzak eta
ondoriok ataratzeko.
Emaitzak:
Bi
inkestak egin eta gero hurrengo emaitzak atera genduzan.
● 1go inkestako emaitzak:
● 2. inkestako emaitzak:
Ondorioak:
Ikerketa
honen emaitzak lortzean batez besteko bat egin genuen, bi programa mota
desberdinak ikusten zituzten ikasleen artean eta honako hau ikusi genuen:
|
Zein programa ikusten dau?
|
Kalifikazioa
|
1
|
Gran Hermano
|
8
|
2
|
Dokumentalak
|
10
|
3
|
Buru bero+Teleberri
|
7,5
|
4
|
Gran Hermano
|
4
|
5
|
Gran Hermano
|
5
|
6
|
Castle + Hawaii 5.0
|
5
|
7
|
MyHyV
|
4
|
8
|
Gran Hermano
|
6
|
9
|
Teleberri + Conquis
|
6
|
10
|
Gran Hermano
|
7
|
11
|
Gran Hermano
|
6
|
12
|
Castle, La sexta noche
|
10
|
13
|
Los simpson, Hawaii
|
10
|
14
|
Gran Hermano
|
8
|
15
|
Pasapalabra
|
8
|
16
|
Gran Hermano
|
6,5
|
17
|
MyHyV
|
5
|
18
|
Teleberri
|
7
|
19
|
Gran Hermano
|
3
|
20
|
MyHyV
|
3
|
21
|
Conquis, Hawaii
|
8
|
22
|
MyHyV
|
8,5
|
23
|
Pequeñas mentirosas
|
9
|
24
|
Gran Hermano
|
3
|
Hau guztia
ikusita esan dezakegu, argi ikus daitekela gure inguruan gertatzen diren
gauzengan erakusten duten interesa bi taldeetan nabarmen aldatzen dela. Interes
hau daukatenek, haien denbora erabiltzen baitute gauza hauetaz informatzeko..
Realityen ikusleek, aldiz, gutxiago kezkatzen dira, hala ere, esan beharra dago
hau ez dela beteko kasu guztietan, izan ere, pertsona bakoitzaren nortasunak
eragin handia du honetan eta telebista ez diren beste baliabideak erabili
ditzakete berriak entzuteko. 2. inkestako galdera kulturalei dagokienez, bi
taldeek ondo erantzun dituzte galdera gehienak, eduki kulturaleko ikusleek
puntu bat gehiago lortu duten arren. Bukatzeko, azpimarratu nahiko genuke
ikusten dituzun programak neurri batean eragina izan dezaketela zure nortasunean,
adibidez, munduan gertatzen ari den gatazka batetaz informatu beharrean, askok
nahiago izango dutelako jakitea nor kaleratuko duten Gran Hermano-tik. Guk
aztertu doguzan ondorioetan desberdindu beharra dago guk egindako bigarren
inkestan “kultura generaleko” galderak zirala, honegaz esan nahi dogu
badagozala kasuak non Gran Hermano ikusten dabe eta euren kalifikazioak txarrak
dira, baina gero ikastolako kalifikazioekaz alderatuz gero euren kalifikazioak
altuagoak dirala.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina