2016(e)ko otsailaren 3(a), asteazkena

Jostailuak VS Teknologia

Gure lana jostailuak vs teknologia da. Gai hau aukeratu dogu gaur egun ume asko gauza teknologiakoak, adibidez, bideojokuak, ordenagailuak, mugikorrak etab. eskatzen dabezalako, alde batera utziz betidanik erabilitako jolasak, esaterako, pampinak, mahai jokoak etab. Gaztetik hasten diranez tekonologia eskatzen jakin gura genduan zein urtetik aurrera gertatzen dan hori eta euren gustuak nola aldatzen diran urteak pasa ahala. Orain dala urte batzuk lehenengo mugikorra nahiko berandu eukiten zan eta orain askarrako lortzen dabe, teknologiaren aurrerapen arina dala eta. 

Metodologia eta emaitzak:
Inkestak gabonak baino lehen egitea aukeratu genduan eskatuko ebezan opariei begira.Horretarako lan hau egiteko irakasle eta ikasleen lagutzarekin egin dogu inkesten bidez ondorioak ateratzeko euren gustuen arabera. Galdetegi hauek HH, LMH eta DBH-n egin doguz ikesta desberdinekin euren adinaren arabera.
HH-n ume txikiak diranez, inkesta erraz bat egin geuntsen A eta B aukera borobildu behar ebena teknologia edo jostailuak aukeratzen. Klase bakoitzeko 6 ume aukeratu genduzan, hiru neska eta hiru mutil parekatu egoteko.
LMH-n nagusiagoak diranez inkesta desberdin bat egin geuntsen, non 14 argazki ateratzen ziran, jostailuenak eta teknologikoak, eta bertan 1tik 14ra jarri behar eben, gehien gustatzen jakenetik gutxienera. 4 ume atera genduzan. bi neska eta bi mutil.
DBH-n ordenagailuen bidez egin genduzan inkestak 4 pertsona ateratzen (bi neska eta bi mutil), galdetzen noiz hasi ziran gauza teknologikoak eskatzen, euren lehen mugikorra noiz izan zan... jakiteko lehen noiz aldatzen ziran gustuak.






















Inkestak egin ondoren emaitzak zenbatu genduzan grafiko batzuetan jartzeko eta argiago ikusteko euren gustuak.




Beraz, grafikoetan ikusi daikegu nola HH-n umeak jostailuak gurago dabezala, hala ere hemen argi egoan teknologia ez ebala irabaziko txikiak diralako eta oraindik adina daukatelako jostailuekin jolasteko. LMH-n 1, 2, 3 mailak elkartu genduzan pensatzen gendualako maila horietan gustuak asko ez diralako aldatzen, aurrerago baizik, ikusi ahal dogunez lehenengo postuetan gauza teknologikoak dagoz, tableta, mugikorra, telebista… eta azkenengo postuetan barbieak, superheroiak… 4. mailan, beste hiru mailetan bezala gauza teknologikoak irabazten dabezala ikusten dogu eta 6. mailan gustuak argiago ikusten dira gauza teknologiko guztiak lehenengo postuetan ikusten diralako, hala ere, hau ez dau esan nahi ume guztiek gauza teknologikoak eskatzen dabezala, ume bakoitza bere gustuak daukaz eta batzuk jostailuak gurago ahal izango dabe baina media egiterakoan ikusten da nola euren gustuak gauza teknologikoak direla eta maila batetik bestera pasatzean nabariagoa da gustu aldaketa hori. DBH-n ikusi ahal izan dogu mugikorra nahiago dabela, hala ere, nahiago dabe lagunekin kalean egotea etxean Play Stationarekin baino eta inkesta hau egin daben gazte guztiek mugikorra daukate.

Gero baita ere mailak elkartu genduzan ikusteko nola mailaz maila gustuak aldatzen diran. Bigarren grafiko honetan ikusi daikegu nola 4 eta 6 mailatan gustuak aldatzen diran teknologia eta jostailuen artean, bietan teknologia irabazten dau, baina jostailuak gehiago gustoko dabez 4. mailakoak 6. mailakoek baino, marrak konparatzen badoguz.1, 2 eta 3. mailan ere teknologia irabazten dau baina hemen orekatuagoak dagoz gustuak eta baita jostailu batzuk gustoko dabez.

Esan dogunez,1etik 14ra sailkatu behar eben, horren ondorioz puntu gehiago daukienak dira gutxien gustuko dabezanak eta puntu gutxien daukienak gehien gustoko dabezanak dira, beraz, grafikoa erreparatzen badogu goian kokatzen diran puntuak gutxien gustoko dabezanak dira eta behean dagozan puntuak gehien gustoko dabezanak dira.



Grafiko honetan ikusi daikeguz umeen emaitzak ehunekotan eta argiago ikusi daikegu euren gustuen aldaketa. Teknologiako zutabeak erreparatzen badoguz, LMH 1,2,3 mailetako zutabea beherago dagoena da, txikiagoak diranez jostailuak nahiago dabezalako. LMH-ko 4 mailako zutabea pixka bat gorago dago LMH 6. mailako zutabetik. Jostailuen zutabeetan, LMH 1,2,3 mailetako zutabea gorago dagoena da, beraz, maila honetako umeek jostailuak gurago dabez; aldiz, LMH 4 eta LMH 6 mailetako zutabeak nahiko parekatuta dagoz.Gure ondorioa, umeek LMH 4. mailan teknologiaz interesatzen eta eskatzen hasten dabe, horregatik 4. mailako zutabea apur bat gorago dago, eta LMH 6. mailan teknologia guztia dabenez, beste motako jostailuak interesatzen jakez, esaterako baloiak, mahai jokoak... edo baita ere nagusiagoak diranez lagunekin egotea nahiago dabe. Beraz, esan daikegu nagusiagoak egin ahala teknologia gehiago gustoko dabe baina baita ere beste mota batzuetako jolasak edo lagunekin egotea, eta LMH 1,2,3 mailetako umeek txikiagoak diranez oraindik jostailuekin jostalea gustoko dabe baina baita teknologia ere. Gustuen aldaketa izan daiteke, nagusiagoak egiten dirala, ere bai telebistan ikusten daben teknologia guzti horretaz interesatzen hasten dirala eta jostailuak ahazten dabezala, baita ere besteen influentziaz eraginda, adibidez ume bat seme txikia dana bere nebaren teknologia ikustean eskatzen hasiko dau eta ondoren bere lagunei erakustean eurak ere eskatzen hasiko dabe.

DBH-ko inkestak ordenagailuz egin genduazn errazago zalako gere erantzunak zenbatzeko. 38 erantzun lortu genduzan eta erantzun desberdinak egon ziran, hala ere batzuk antzekoak ziran. 


Hipotesia:
http://viveoptima.com/wp-content/uploads/2015/12/ni%C3%B1os3.jpgDatu hauek ez dira zehatzak, ezin daikegu esan ikastolako ume gehienen gustoak horrela direla, zeren eta eszeptzio asko egon ahal dira, umeak hainbat aspektuetan oso desberdinak diralako. Baina guk saiatu gara datu hauek orokorrak izaten, hau da, gehienek ondo dakigun bezala, guk ere bizi dogulako, urteak joan ahala gure gustuak aldatzen joan dira, baina teknologia eragiten dau gero eta gazteago haurren gustuetan. Eta gure hipotesia da, umeak teknologiaren erruz euren hautzaroa, eta gaztaroa laburbiltzen dagozala

Ondorioak:

Inkestak egin ondoren ikusi ahal izan dogu nola teknologia jostailuei irabazi deutsiela eta gustuak urte batetik bestera asko aldatzen dirala. Orain dala urte batzuk umeak beranduago eskatzen ebezan gauza teknologikoak baina gaur egun dagoan teknologia guztiarekin umeak nahiago dabe gauza teknologikoak jostailuak baino, DBH-ko inkestaren bitartez umeek 11 urterekin mugikorra eskatzen eben baina orain ez dala horrela ikusi ahal izan dogu. Beraz, uste dogu umeak teknologia alde batera utsi behar dutela edo ordu gutxi egon behar dabela eta frogatu ahal izan dogu nola gaur egun umeak gazteago teknologia eskatzen daben.

Bideoa--> https://www.youtube.com/watch?v=5j3JQJjUaRU&feature=youtu.be

Aitana Castilla, Lucia Gomez-Goikoetxea, Irati Jimeno eta Paula Marin

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina