2016(e)ko otsailaren 1(a), astelehena

Interneteko modak

Ikastolan baztertuta sentitzeak modak jarraitzera bultzatu ahal gaitu bizitza arriskuan jarriz?

Persona askok jarraitzen edo frogatzen dabez "challenge" deitutako bideoak, kontuan hartu barik ze motatako kaltea eragingo daben, bai fisikoki, bai psikikoki.

Gure taldeak gai honen inguruko egoera aztertu nahi izan dau, hain zuzen be, 15-18 urteko gaxteen artean zenbat dagozan moda honeen menos jakin ahal izateko bedteak beste.
Harrigarria iruditu arren, asno dirá moda honeek jarraitzen dabezanak eta zotitxarrez asno dirá be gaizki bukatzen dabenak. Vaina zein da zehatz mehatz modal jarraitzen dauan jendearen kopurua?
Moda arriskutsuen bideoa

Emaitzak eta ondorioak

Emaitzak eta ondorioak ataratzeko, inkesta bat egin da DBH4, BATX1 eta BATX2-ko ikasleen artean. Behin erantzunak jasota, honako emaitza hauek atara dira:Aurreko grafikoetan gazteek internetaren ze nolako erabilera egiten daben aztertu eta bertako moden ezagutza maila ikertu da.

Ataratako datuak kontuan hartuta: erdiak baino gehiago dagoz interneten murgilduta eta guztiek ezagutzen dabe modaren bat.


Honako grafiko honetan, Ice Bucket Challenge da modarik ezagunena, halanda be, proposaturiko moda guztiak gazteen artean ezagunak dirala ikusi daiteke.


Hori ikusita, ondorioztatu daiteke eragin sozial handiko modak dirala eta interneten oso zabalduta dagozala.

Zehaztutako moden artean baten bat frogatu dozu? zein?


Bera ez: 12/60                                            %20
Lagunen bat bai:10/60                                %16,7
Bera bai:30/60                                            %50
Erantzun gabe: 8/60                                   %13,3

Frogatutako modak

Kondoia 6/43                                              %13,95
ColaCao/kanela 8/43                                  %18,6
Tibu 3/43                                                     %6,98
Kardashian 1/43                                          %2,32
Ice 13/43                                                      %30,23
Dont 11/43                                                   %25,6
Supermanning 1/43                                      %2,3
Datuetatik abiatuta erdiak baino gehiago modaren bat frogatu dabela ziurtatu da, hipotesia betez.

Ezagutzen dozuzan modetatik zeintzuk uste dozu dirala kaltegarriak fisikoki edo mentalki?

Guztiak                                       10           %16,6
Bat be ez                                    2            %3,3
Ez dakit                                       1            %1,6
Tanpoi alkoholagaz                     22          %36,6
Ice bucket challenge                    2             %3,3
Balconing                                     29           %48,3
Comdon challenge                       5             %8,3
Supermanning                              0             %0
Tibuko legatua                              1             %1,6
Eguzki tatuajeak                           10            %16,6
Colacao/ kanela koilarakada         5             %8,3
Kardashian (ezpainak handitzea) 11           %18,3

Informazio honegaz, moda gehienak frogatzea modu batean edo bestean kaltegarriak izan daitekezala ondorioztatu daiteke.



Grafiko honegaz modak nola ezagutu diran aztertu da, Instagram izanik bultzatzaile nagusia.

Datuak ikusita sare sozial gehienetan moda hauek agertzea gehienek horreek ezagutzea eragiten dau, eta hortaz, proposatutako hipotesira hurbiltzen da.

Zergaitik uste dozu jendeak frogatzen edo jarraitzen dauzala?

Ezagun bihurtzeko 16                               % 30,77
Dibertitzeko 11                                          % 21,16
besteek egiten dituztelako 22                    % 42,3
Ez dakit 3                                                   % 5,77

Behin datu guztiak batuta, ondorioztatu daiteke, jendeak moda honeek jarraitzen dauzala ospea lortzeko edota sozialki baztertuta ez sentitzeko.

Ikerkuntza
Aurreko emaitzak lortzeko, hainbat interneteko moden inguruan ikertu izan da kontuan hartuta ze motatako modak izan diran gehien aukeratuak inkestetan. Gainera, kaltegarrienak be aztertu dira, horrela gai honen inguruan dagoan egoera ikertzeko asmoz eta kontzientziatzeko.

Ikerkuntza aurrera ataratzeko, hurrengo moden inguruan bilatu da informazioa, eta emaitzen arabera ezagunenak eta frogatuenak diran kontuan hartuta ordenatu izan dira.


1. ICE BUCKET CHALLENGE:
Ice Bucket Challenge (euskeraz: "Izotz Ontziaren Erronka") publizitate-kanpaina bat izan zan, alboko esklerosi amiotrofikoariaurre egiteko sortu zana. Gaixotasun hori jasaten ari diran pertsona ospetsu batzukStephen Hawking zientzialaria eta Jason Becker musikaria dira.
Lortzen dan dirua gaixotasun horri sendaketa bat bilatzeko da.
Pertsona ospetsu askok egin dabe erronka hau, hemen adibide batzuk: George W. Bush,Lionel Messi, Bill Gates, Taylor Swift, Katy Perry, Neymar... 

2. DON´T JUDGE CHALLENGE:

Don’t judge challenge (#dontjudgechallenge) moda berria bat da non bideo bat egiten dozun zure aurpegia erakusten makillatuta modu txar batean eta gero, ondo makillatuta.Horrela erakusten da nola zaran benetan. Erronka hau Estatu Batuetan hasi zen pasadan urtean, bereziki udan.

3. CONDOM CHALLENGE:

Lehenengo “Ice Bucket Challenge” izan zan, orain, “Condom Challenge” lotu jako. Hau erronka berri bat izan da Sare Sozialetan. Zertan datza froga hau? parte hartzaileak kondoi bat urez bete behar dabe, eta lagun bati esan bere buru gainean botatzea, horrela bere buruan geldituko da kondoia apurtu arte. Hau da, zure buruan gelditzen bada froga ondo egin dozu, bestela ez.
Oso lotsagarria danez gero, jende askok egiten dau eta horregatik famatu bihurtu da.
                                                                                 
4. BALCONING:
Aurten hamar turista hil dira Balear Irletan, Espainian, Balconing izeneko ekintza arriskutsu baten ondorioz; igerilekuetara salto egitea hoteletako balkoietatik. Balconing deitzen dabe, baina ez da kirol arriskutsu moduan hartzen. Joko arriskutsu honek, popularizatu zan orain dala bi urte, baina internetarengatik izan zan, non bideoak ikusten doguzan. Davide Di Rienzo, 26 urteko italiar batek, balconing jokoaren azken biktima izan zan. Hainbat kasu gertatu dira azken urte honetan, Mallorkan berdina gertatuz.
                                                          
Turismoa egiten daben gazteek hoteletara joaten dira eta bertan festak egiten dabez alkohola edaten eta erretzen.

5. KANELA CHALLENGE:

Moda honen ideia da kanela koilarakada bat jatea eta ahoan mantentzea. Pertsona batzuei eztarrian gelditzen jake eta estulka hasten dira. Horrek hantura eragiten dau birikietan. Arazo hau jasaten dauan pertsona batek birikietako mina izan ahal dau. Ume batzuk, asma dabenak, arnasterako orduan arazoak izan ahal dabez.






6. TANPOI ALKOHOLAGAZ

Moda honi dagokionez, tanpoi bat alkoholagaz busti eta neskak baginatik sartzean eta mutilak ostera, uzkitik sartzean datza. Moda hau Estatu Batuetan sortu zan, non alkohola edateko gitxieneko adina 21 urte diran, eta ostean, Espainiara zabaldu zan. Egiten dabenen arabera, honi esker askar eta modu ekonomikoan mozkortzea da helburua. Hau hainbat sare sozialetatik zabaldu da, besteak beste, Twitter, non #tampones edo #slimming jartzen da egin dabela erakusteko. Hainbat ondorio euki ahal dauz: hain zuzen be, baginaren paretak infektatu daitekez, sindrome del choque toxico izeneko gaixotasuna sortuz.


7. KARDASHIAN:

Kardashiaren arreba txikiak edukitako idea hau modan jarri da eta jende askok egiten dau. Bere arreba nagusiak ipurdia loditzearen moda jarri dauanez, berak ezpainak loditzeko moda jarri dau inolako kirofanotik pasatu gabe.
Gazte askok bere moda jarraitu dabe eta Interneten jarri dabez eurak egindako bideoak
Teknika hau edalontzi bat ezpainetan ipintzean datza eta bertan minutu batzuk uztea.    
Hau modan jarri da sare sozialetan hashtag honegaz:  # KylieJennerChallenge. Gazteen argazkiak kritika asko euki dabez eta sare sozialak kaltetzen dagoz.         




8. EGUZKI TATUAJEAK:

Dauala gitxi modan dagozan eguzki tatuajeak egiten hasi dira. Hauek oso kaltegarriak dira gure osasunerako. Moda hau honetan datza; gorputzean txantiloiak jartzen dabez eta eguzkia hartzen dabe 2 orduz gutxi gorabehera, eta erretzean gorputzean geratzen dira marraztuta. Gero eta gazte gehiago ari dira moda hau jarraitzen eta sare sozialetan igotzen. Honek eragin oso txarrak dauz gorputzean.
Estatu Batuetako azaleko kantzerraren aurkako fundazioak honetaz ohartarazi deutse gazteei: gure gorputza erretzean, kantzerra izatearen aukera   areagotu egiten da. Gorputzean bost erredura baino gehiago izatearen ondorioa melanoma pairatzea da.
Eguzki tatuajeak egitearen ondorio arriskutsu bat melanomak dira. Melanina daben zelulek osatutako tumoreen izen orokorra da. Epidermisean edo dermisean ateratzen dira eta onak edo gaiztoak izan daitekez.
Azken balantzearen arabera, melanoma gaixoen kopuruak (100.000 biztanleko 6 edo 8 lagun) %7ko igoera izaten dau urtero.







9. TIBUKO LEGATUA:
Ezaguna dan beste interneteko moda Tibuko legatua da. Moda hau uretan jantzita sartzen grabatzean datza, gero bideo hori sare sozialetan eskegitzeko. Horrela, beste hiru lagun froga hori egitera gonbidatu eta egin ezean, afari bat ordaindu behar dabe. Izan be, Frantzian gazte bat ito zan Facebook-etik zabaldu dan moda hau egiten egoan bitartean.




10. SUPERMANNING

Inkestan agertutakoaz aparte, arriskutsuak diran beste moda batzuk be badagoz, beraz, horreek be ikertu izan dira, ondorioen garrantzia azpimarratzeko.

Froga hau kotxean egiten da, atzeko aldean dagoen pertsona leihotik ateratzen da superman izango balitz moduan, eta aurrean dagoen pertsona grabatu egiten dau. Gero, euren sare sozialetara igo egiten dabez. Erronka hau oso arriskutsua da, pertsona hori leihotik jausi ahal dalako. Ospe handiko froga bihurtu da Estatu Batuetan eta Ingalaterran bereziki.




1. IZOTZA ETA GATZA:

Izotza azalean jartzea eta gero bertan gatza botatzean datza. Oso arriskutsua da, honek erredurak sortzen dauzalako eta azaleko arazo larriak be. Pasadan hilabeteetan, 12 urteko neska bat ospitalean ingresatu eben.

Moda hau oso ezaguna bihurtu da jende askok egin daualako, eta gainera, euren sare sozialetara igotzen dabelako. Lehen aldiz Estatu Batuetan egin zan, eta gero mundu osora zabaldu da.




2. PLANKING:

Honen ideia gure gorputza beheruntz kokatzea da, objektu baten gainean zehatz-mehatz. Lekua zenbat eta arriskutsua izan inpaktua gero eta handiagoa izango da. Interneten egondako moda zoroenetariko bat izan zan pasadan urtean eta arriskutsuenetarikoa be bai. Honek ondorioak izan ebazan; Bi gazte hil egin ziran hau egiten eta gainera, horrek polemika izugarria ekarri eban moda honen izena posizioari
erreferentzia egiten deutsolako `Plank´


3. BATMANNING:

Buru behera zintzilik egotean datza, “saguzaharra moduan”. Moda hau 2011ko abuztuan sortu zan, eta sortu ebenak Lin anaiak izan ziran, Youtuben oso aktiboak ziran  unibertsitateko lagun talde bat.







Hipotesia
Gure hipotesia: “gazteen erdiak baino gehiago ezagutzen dabez interneteko modak eta portzentai horren erdiak frogatu dauz” betetzea da, horrela egoera aldatzea edo hobetzea helburua izanik.

Gure taldeak portzentaia hauek erabili nahi izan dauz internet-a egunero erabiltzen danez badakigulako zer dagoen modan eta gazteek zer jarraitzen daben gaur egun. Orain moda horreek biralak egiten diranez,  jendeak jarraitu egiten dauz eta batzutan ikusten dabena egiten saiatzen dira.

Portzentai hauek hartu genduzan frogatzeko ez dala bakarrik  pertsona gutxi batzuk frogatu dabezan modak, baizik eta gazte askok ezagutzen dabezanak eta ondorio kaltegarriak izan ahal dabezala.

Ikerketa hau egin dogu, batez be, moda hauen eragina handia dala erakusteko eta hori murrizten saiatu behar garala azaltzeko. Hori horrela izan ezean, oso txarra izan ahal da, ondorio larriak eraginda.

BIBLIOGRAFIA:


https://youtu.be/dAaAGDDqz1A Moda arriskutsuen bideoak



EGILEAK:

Tamara Llorente 2B, Eider Lastra 2E, Irantzu Rozas 2A eta Miren Goikoetxea 2D.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina