MUGIKORRAK ETA GAZTEAK
Begoñazpi ikastolan mugikorrarekiko dependentziaren ikerketa bat egin ondoren eta emaitzak interpretatuz esan daiteke zenbat eta nerabezaroan murgilduago egon orduan eta dependentzia handiago dutela gaur egungo gazteak
Psikologiako lan baterako gazteek duten mugikorrekiko depentziaren gaia aukeratu dugu. Gure hasierako espekulazio zenbat eta nagusiagoak izan dependetzia handiagoa izango zutela izan zen. Horretan oinarrituz suposatu genuen Lehen Hezkuntzako ikasleek ez zutela mugikorrik izango, baina agian ez da horrela. Dena den, izatekotan gutxiengoek izango zutela pentsatu genuen, horregatik gure ikerketa DBH eta Batxilergoko gazteetan oinarrituta egin genuen.
Begoñazpi ikastolan ikasle asko direnez ezin genien guztiei galdetu, beraz lagin bat hartu genuen. Gure lagina, maila bakoitzeko klase bakoitzeko zorian aukeratutako hiru neska eta hiru mutil izan dira. Hainbat galdera egin dizkiegu eta haien erantzunak taulen bidez adierazi ditugu eta baita grafikoak ere gure ikerketaren emaitzak interpretatu ahal izateko.
Gure hasierako hausnarketa hurrengoan oinarritzen zen: dependentzia hau gutxi gorabehera 12 urterekin hasten dela, hau da, DBH 1. mailan; progresiboa izango zela, zenbat eta nagusiagoak orduan eta gehiago egongo zirela mugikorrarekin eta nesken eta mutilen artean ez litzatekela desberdintasun handirik egongo. Grafikoei erreparatuz ez ginen urrun ibili.
Urte batzuk atzera eginez aldaketa nabaria egon dela ikus daiteke. 20 urte dituen gazte bati bere lehen mugikorra noiz izan zuen seguraski 15 urterekin edo izan zuela erantzungo zuen. Gainera kontuan hartu behar da lehen zeuden sakelakoak ez dutela zer ikusirik gaur egungo smartphone berrienarekin. Orain mugikorrak edozer gauza egiteko gai dira eta existitu ziren lehenengoek deitzeko baino ez zuten balio. Ohartzen bagara zenbat eta mugikorrak gauza gehiagorako balio duten, haiekiko dependentzia orduan eta handiagoa da. Hori gutxi balitz, gaztetxoak gero eta lehenago izaten dute beraien lehen mugikorra, eta nahiz eta nabarian ez egon, adikzio batean bihurtu daiteke eta oso arriskutsua izan.
XIX.MENDEKO ADIKZIOA: NOMOFOBIA
Sakelako telefonoarekiko menpekotasuna askorentzat XXI. mendeko gaixotasuna da. Hainbestekoa da non ikertzaileen arabera, mugikorra gabe egotearen beldurra biztanleriaren parte handi baterako trastorno moduan diagnostikatu daiteke, kaltetuek ezer ere ez jakin gabe.
Fobia hau hedatuta dago munduan zehar, azken ikerketen arabera, biztanleriaren erdiak izan ohi du honako bat. Izan ere, mugikorraren erabilera oso zabaldurik dago eta eguneroko ia-ia edozein ekintza burutzeko erabiltzen da, hala nola: argazkiak ateratzeko, irakurtzeko, iratzargailu gisa, etab.
18 eta 24 urte bitarteko gazteak eta emakumeak dira Nomofobia dabenak Espainian. Sakelako telefonoen erabiltzaileen erdiak baino gehiagok antsietate maila altuak azaltzen ditu telefonoa galdu, bateria agortu edota estaldurarik gabe geratzen denean esaterako, desengorkortasuna, agresibitatea, kontzentrazioa mantentzeko arazoak…
INKESTAK
TAULAK ETA GRAFIKOAK
INKESTAK
TAULAK ETA GRAFIKOAK
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina