2015(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena

Aurreproiektuaren atalak

Aurkezpena (Zergaitik aukeratu dogu gai hau?, Zertarako?)

Helburua (Zer lortu gura dogu?)

Hipotesia Baieztapen ezeztagarria (Proiektuaren amaieran baieztatuko ala ezeztatuko da datuekaz)

Metodologia aukeratu
(Zelan lortuko dozue informazioa? Kasu metodoa; Behaketa; Korrelazioak neurtu; Esperimentatu)

Faseak zehaztu:
Ikerketa diseinatu (Zelan? Zenbat denbora? Nortzuk? Zer? Epeak? Kronograma zehaztu Materialik? Baimenik? Aurrekonturik?)
Informazioa batu / landu
Ondoriak atera


Gogoratu: Proiektu zientifikotan KUANTIFIKAZIOA (Zenbakiak) ezinbestekoa da !!!!


2015(e)ko azaroaren 24(a), asteartea

2015(e)ko azaroaren 11(a), asteazkena

Ikusiz ikasi (Bandura)




Kondizionamendu operantea (Skinner)

Ikasketa era bat da. Ondorioak era kontingente batean jarraitu behar deutso erantzunari. Skinner izan zan kondizionamendu operantearen hasierak garatu ebazana eta Pauloven ikerketetan oinarritu zan:
“Ondorioak indargarri azaltzen badira, jokabidea, emoten jarraituko da”. Horrela jokabide batean ondorioak atseginak iruditzen bajakuz jarrera hori mantenduko dogu, baina ondorioak desatseginak badira, jarrera ez dogu errepikatuko.

Motak:

  1. Errefortsuak
1.1. Errefortsu positiboak: honako errefortsu batek jokabidearen frekuentzia areagotuko dau eta jarrerari era kontingente baten jarraitu behar deutso.
1.2. Errefortsu negatiboa: zeozer kentzeak jokabidearen frekuentzia areagotuko dau.

  1. Zigorrak
2.1. Zigor positiboak: desatsegina dan gauza bat azaltzeak jokabidearen frekuentzia murriztuko dau.
2.2. Zigor negatiboak: gustoko dozun gauza baten galerak, jokabidearen frekuentzia murriztuko dau.


  1. Extinzioa: jokabidearen frekuentzia murriztuko da, jokabide horrek erantzunik ez badau.


Kondizionamendu klasikoa (Pauloven txakurra)

Ivan Paulovek azaldu eban: ikasketa bateragarria da. Aristotelesek filosofoak behin esan eban: “Gauza bi alkarregaz gertatzen diranean, baten agerketak, bestea ekarriko deusku burura”. Honeri, HURBILTASUNAREN LEGEA deritzo. Horretan oinarrituta, Paulovek hainbat behaketa egin ebazan eta horren ondorioz honako eskema hau diseinatu eban.



ESTIMULUA


ERANTZUNA

           +

E. I. inkondizionatua (bazkaria)

               
R. I. (berezko harremana) (salibatzea)
E. neutroa (soinua)
                  
E. C. kondizionatua (soniua)
               
R. C. (salibatzea)

E. I. ͢   R. I. azaldu eta gero, saio batzuekaz eta entrenatuz, hasiera batean erantzunik sortarazten ez eban estimulu batek, erantzun inkondizionatu berdina lortu ahal zala erakutsi eban: estimulu inkondizionatuari beste estimulu bat gehituz, era kontingente batean erantzun kondizionatu bat lortuko dau.


Adibidez: janariari kanpai baten soinua. Hau hainbat aldiz egingo bagenu txakurrak amaituko dau salibatzen bakarrik soinua entzuterakoan. EC͢  RC